Diario Vasco

Egindako zazpi erronken laburpena 'Gailurra Xtreme' saioan

  • Protagonista guztiek euren iritzia eman eta esperientzia kontatuko dute ostegun gau honetan emango den atal bereziak

Ostegunean, apirilaren 20an, 'Gailurra Xtreme' saioaren atal berezi bat emango da. Egindako 7 erronken laburpena izango da, eta protagonista guztiek euren iritziak eman eta esperientzia kontatuko dute. Irati Anda eta Ibon Gaztañazpi aurkezleekin batera, saioko gonbidatuak izango dira: Uxoa Irigoien, Aitziber Ibarbia, Zigor Iturrieta...

Horrez gainera, grabazioak nola egin ziren kontatuko dute kameralariek, Jon Fernandezek, Amagoia Legarrak eta Unai Ugartemendiak.

Saioa barrutik hobeto ezagutzeko aukera, ostegun honetan. ETB1en, 22:15etan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate