Diario Vasco

Bigarren faseko gutarrik jatorrena

Argazkian, hamar finalistak aurkezlearekin.
Argazkian, hamar finalistak aurkezlearekin.
  • 'GTG 3X2'-ren saio berezi batean aukeratuko da, ostegun honetan

'Gu ta Gutarrak 3x2' bigarren faseko gutarrik jatorrena nor den jakingo da ostegun honetan, apirilaren 20an, saio berezi batean. Hamabi gutarretatik hamarrek lortu dute final handirako txartela. Aurrekoan, kuxkuxeroek Sufi eta Maialen kanporatu zituzten, eta, ondorioz, finaletik at geratu dira.

Xabi, Xandra, Jone, Tamara, Raul, Ixone, Unai, Felix, Alaitz eta Unai dira bigarren faseko finalistak. Hamar gutar dira, baina bat eta bakarra izango da irabazlea. Gutarrik jatorrenak eta berak erabakitzen duen gutarrak bidaia zoragarri bat irabaziko dute. Hiru oporleku, aukeran; Maurizio uhartea, itsas bidaia Mediterraneoan zehar edo itsas bidaia Greziako uharteetan zehar. Zein sari aukeratuko du gutarrik jatorrenak? Norekin joatea erabakiko du?

Gutar finalista bakoitzak puntuak emango ditu; bakarka eta bikoteka, bere sofa kidearekin batera. Beraiek emandako puntuekin, gutar jatorrenaren titulua erdiesteko, hiru finalista irtengo dira. Zirraragarria izango da final handia, hiru finalista hauen artean egongo baita bigarren faseko gutarrik jatorrena.

Sorpresak, ezustekoak, gutar bakoitzak saioan izan duen ibilbidea, gorabeherak eta une bereziak ikusiko dira saio berezian. Halaber, gutarrek beren senide eta lagunen babesa eta animoak jasoko dituzte platoan. Emozioa, azken muturreraino.

'GTG 3x2'ko bigarren faseko gutar jatorrena, apirilaren 20an, 21:25ean, ETB1en.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate