Diario Vasco

Los Panchos eta habanerak Donostiatik

Los Ponchos taldeko kideak, kontzertuan
Los Ponchos taldeko kideak, kontzertuan
  • 'Oholtzan' saioan kontzertu bikoitza egingo dute

Ilaski Serranok aurkeztuta 'Oholtzan' saioak plater bikoitza dakar gaurkoan, 21:00ean hasita. Batetik, Los Panchosek Bilboko Campos antzokian eskainitako kontzertua izango da ikusgai. Bestetik, Donostian Goratzar, Ibaiertz eta Luberri abesbatzek eskainitako habanera emanaldia.

Los Panchos Jaime Islasek eta Tauri eta Gabriel Vargasek osatutako Mexikoko hirukoak, ohiko boleroak kantatuko dituzte. Beren ibilbide luzeari errepasoa egingo diote, 'Si tú me dices ven', 'Bésame mucho' edo 'Historia de un amor' abestiak eskainiz.

Donostiako azken Euskal Jaietan, Goratzar, Ibaiertz eta Luberri abesbatzen eskutik, Donostiako portuko habanera kontzertua izan zen ikusgai. Euskaraz eta gazteleraz abestutako habanerak eta itsasaldeko kanta ezagunak eskaini zituzten Donostiako kaian kokatutako eszenatoki batean. Emanaldiaz berriro gozatzeko aukera izango dugu.

'Oholtzan', gaur, 21:00etan dago ikusgai ETB1en.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate