Diario Vasco

'Burubero' saioan jasotako dirua, Nepalgo neska futbolarientzat

Futbolari gazte bat, Bhjraj Bhati eta Kike Amonarriz.
Futbolari gazte bat, Bhjraj Bhati eta Kike Amonarriz.
  • 2.000 euroko txekea eman zion atzo Kike Amonarrizek 'Sunakali' proiektuaren sustatzaile Bhjraj Bhati

Kike Amonarrizek ETBko 'Burubero' saioan 'Sunakali' egitasmorako bildutako 2.000 euroko txekea eman zion atzo, astelehena, martxoak 13, Bhjraj Bhat giza proiektuaren sustatzaileari, Bilbon burututako ekitaldian. Nepalgo Mugu eskualdean futbolean dabiltzan neskei laguntzeko izango da dirua.

'Sunakali', halaber, dokumental saritu baten izenburua da. 'Sunakali' da Bhat-en lehen ekoizpena dokumentalgile gisa. Bertan, 3.500 metrotik gora dagoen Mugu eskualde menditsuko neska futbol-talde baten istorioa kontatzen digu. Futbol-talde honek oztopo asko gainditu beharko ditu aurrera ateratzeko, baina azkenean arrakasta lortuko dute, maila nazionaleko txapelketa bat irabaziz. Sunakali da baita ere neska horietako baten izena.

Iazko otsailean, 'Burubero Derbia' berezian bildutako dirua da 'Sunakali' proiekturako emango dena. Bertan, Eneko Boveda eta Ainhoa Tirapu zuri-gorriak eta David Zurutuza eta Aintzane Encinas txuri-urdinak aritu ziren nor baino nor gehiago

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate