Diario Vasco

'Bagoaz Basakabira' erreportaje berezia, ostiral honetan

  • 'Go!azen'eko aktoreek 'Bago!az'eko hautagaiak aurkeztuko dituzte

Ostiral honetan 'Bagoaz Basakabira' erreportaje berezia izango dugu ikusgai 21:05ean hasita ETB1en. Bertan, 'Go!azen'eko aktoreek 'Bago!az' saio berriaren hautagaiak aurkeztu ez ezik, telesailean parte hartzeko ametsa duten artista gazte hauei aholkuak ere emango dizkiete.

'Bago!az'eko lehiakideak 'Go!azen'eko aktoreekin bilduko ditu ETBk eta euren artean hitz egingo dute. Telesail ospetsuko sekuentziaren bat gogoratuko dute, elkarrekin abestu... Halaber, lehiakide batzuk Basakabiko gune batzuk ezagutzeko aukera izango dute. Beste lehiakide batzuen castingak ere ikusteko aukera izango da.

Aukera ezin hobea izango da, datorren asteazkenean, otsailaren 22an, Zuriñe Hidalgok aurkeztuta estreinatuko den 'Bago!az'en atariko gisa.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate