Diario Vasco

Familia hizpide, 'Euskalduna Naiz, eta Zu?' saioan

  • Gonbidatuek familiarekin lotutako pasadizo eta anekdota dibertigarriak kontatuko dituzte, euskal familien umorezko erradiografia osatuz

Aste honetako 'Euskalduna Naiz, eta Zu?' saioan familiaz arituko dira, topiko zaharrak bota eta, gaur egungo euskaldunen umorezko erradiografia egingo dute. Nolakoak dira euskal familiak? Gurasoez, anai-arrebez, familiako egun bereziez, opor garaiez... Familiarekin lotutako pasadizo eta anekdotez osatuta egongo da saioa.

Horretarako, adin ezberdinetako 20 aurpegi ezagunek beraien esperientziak kontatuko dituzte. Saioko gonbidatuak Xabier Amuriza, Jon Plazaola, Onintza Enbeita, Xabier Saldias, Iñaki Artola, Julen eta Antton Telleria, Zuriñe Hidalgo, Aitzol Atutxa, Maider Unda, Alex Sardui, Joseba Apaolaza, Josebe Iturrioz, Jon Maia, Itziar Aizpuru, Asier Odriozola, eta Maixa eta Ixiar izango dira.

Ikusleek behin baino gehiagotan esango dute "hori niri ere pasa zait" esaldia. Euskal Herriko etxe askotan errepikatzen diren eszena barregarriei esketx bidez aterako diete punta Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreen eskutik. Horrez gain, Katixa (Nerea Arriola) youtuberraren mihi zorrotzak eta Unai Gaztelumendiren marrazki bikainek, gure buruari barre egiteko hainbat arrazoi emango dizkigute.

'Euskalduna Naiz, eta Zu?' asteazken honetan emitituko da 22:15etik aurera ETB1en.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate