Diario Vasco

Sexu-abusuak Elizan, 'Ur Handitan' saioan

Sexu-abusuak Elizan, 'Ur Handitan' saioan
  • Xabier Madariagak aurkeztuta, sexu-abusu kasu ezberdinen berri emango du saioak, eta Elizak gaiari aurre egiteko hartzen dituen neurriak aztertuko ditu

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Euskal Herrian hautsak harrotu dituen auzi bati helduko dio astearte gau honetan ETB1eko 'Ur handitan' saioak. Honakoa dio ETBk saioa aurkezteko zabaldu duen oharrean: «'Euskal Herrian ez dugu Elizaren sexu-abusu kasurik ezagutzen', esan zuen Juan Kruz Mendizabal Donostiako bikario ohiak Gabonen atarian emandako elkarrizketa batean. Bi hilabete geroago, ordea, bere kontrako hiru sexu-abusu salaketa tarteko, monasterio batean zigortuta bizi da Donostiako Elizbarrutiak kargutik kendu eta gero».

Joxe Arregi frantziskotar ohiaren ahotik, Mendizabal gaur egun nola dagoen jakingo dute eta, halaber, Mendizabalekin udalekuetan ibilitako hiru gaztek eta bere kontrako salaketa jarri duen gazte baten lagunek haien esperientzia pertsonala kontatuko dute.

Eliza eta sexu-abusuak lotzen dituzten kasuak, ordea, ez dira gaur egungoak bakarrik. Ana Morales bilbotarra 11 urteekin izan zen abusu horien biktima, eta 37 urte geroago, kamera aurrean kontatzea erabaki du. Lehen pertsonan kontaturiko testimonio gogorra da berea.

Horrez gain, beste galdera bat erantzuten ahaleginduko da 'Ur Handitan' saioa: Elizak sexu-abusuen gaiari aurre egiteko behar bezalako neurriak hartu al ditu? Jose Luis Morras-Etayo epaile eklesiastikoak eta Pablo Ruiz de Cerro abokatuak haien iritzia emango dute.

Azkenik, Ziortza Karranza sexologoak zelibatuak Elizako kideengan zein ondorio izan ditzakeen azalduko du.

'Ur Handitan' astearte honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate