Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Aste osoan zehar emitituko dira 'Burubero' bereziak.
Famatuen aste berezia, 'Burubero'n

Famatuen aste berezia, 'Burubero'n

Ilaski Serranok, Ibon Gaztañazpik, Sebastian Lizasok, Izaro Iraetak, Zigor Iturrietak, Reyes Pradosek, Julen Telleriak eta Karmele Larrinagak hartuko dute parte

El Diario Vasco

Lunes, 16 de enero 2017, 10:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtarrilak 16tik 20rako astean 'Burubero' bereziak emitituko dira. Hilabetean behin egingo diren aste berezietako lehenengoa izango da. Kasu honetan, ETBko aurpegi ezagunak izango ditugu lehian. Astelehen eta asteazkeneko saioetan Ilaski Serrano, Ibon Gaztañazpi, Sebastian Lizaso eta Izaro Iraeta ikusiko ditugu. Astearte eta osteguneko saioetan, Zigor Iturrietak, Reyes Pradosek, Julen Telleriak eta Karmele Larrinagak parte hartuko dute. Denen helburua berdina da. EiTB Maratoirako 5.000 euroko saria eskuratzea.

Otsailean, martxoan eta apirilean ere aste bereziak izango ditugu. Denak parte hartzaile bereziekin.

Aste berezi hauek ohiko ordutegian emitituko dira, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.

Saio bereziak emititzen ez diren egunetan, 'Burubero'k bere eguneroko lehiaketarekin jarraituko du. Egunero 1.000 euro egongo dira jokoan eta hainbat pertsonek parte hartzeko aukera izango dute.

19:00etan dago ikusgai 'Burubero' astelehenetik ostiralera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios