Diario Vasco

Euskal literaturak 2016an emandakoaren errepasoa

Euskal literaturak 2016an emandakoaren errepasoa
  • Gorka Bereziartua kazetariak, Iratxe Retolaza literatur kritikariak eta Yurre Ugarte idazleak egingo dute

Urte berriarekin asmo berriak etortzen omen dira, eta 'Sautrela'ren kasuan ere zenbait berritasunekin ekingo diote 2017 urteari. Saio berezia izango da urteko lehenengoa.

Ohiko formatutik aparte, mahai-inguru bat antolatu dute euskal literaturak 2016an eman duenari errepasoa egiteko. Ez da lan erraza, gai eta liburu askotarako ematen baitu urte batek, baina 2016aren neurri literarioa ematen ahaleginduko dira larunbat honetan. Aztertuko dituzte zeintzuk izan diren iazko albiste nabarmenenak eta zeintzuk izan diren nagusitu diren balizko tendentziak. Horretaz guztiaz hitz egiteko hiru lagun gonbidatu dituzte mahaiaren bueltara: Gorka Bereziartua kazetaria, Iratxe Retolaza literatur kritikaria eta Yurre Ugarte idazlea.

Orobat, horietaz gain, beste zenbait lagunen iritziak jasoko dituzte bideo batzuetan, zenbait kazetari zein liburu-saltzaileren iritzi eta balorazioak. Halaxe jakingo dugu, halaber, zein liburu mugitu diren gehien dendetan 2016an, baita generoz-genero zenbat argitaratu den ere. Genero ez-hegemonikoen gorakadaz, belaunaldi berrien publikazioez, bilduma eta argitalpen berriez eta bestelakoez jardungo dira, beraz, aste honetako saioan.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate