Diario Vasco

Euskaldunon 'umorezko erradiografia'

Programazio berriaren aurkezpeneko argazkia.
Programazio berriaren aurkezpeneko argazkia. / ETB
  • Asteazken honetan estreinatuko da ETB1en 'Euskalduna Naiz, eta Zu?' saioa, Euskal Telebistan negurako prestatu duen proposamen berrietako bat

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

'Euskalduna Naiz, eta Zu?' saioa estreinatuko da ETB1en asteazken honetan. Euskaldunok geure buruaz hitz egiteko saioa izango da; gaur egungo euskaldunaren erradiografia egingo da bertan. Euskaldunon izaera ulertzeko, maitasunaz, diruaz edo sexuaz ere hitz egingo dute. Horretarako, Euskal Herriko aurpegi ezagunenen pasadizo bitxiak entzungo ditugu, eta umorezko puzzlea youtuber lotsagabe, esketx dibertigarri eta marrazkilari onenekin osatuko dute.

Astez aste, gai desberdinak jorratuko dituzte, euskaldunon inguruko topiko zaharrak bota eta harrituko gaituzten ondorioetara iritsi arte. 'Euskalduna Naiz, eta Zu?' saioaren estreinako atalean, bikoteaz arituko dira. Nolakoak gara euskaldunak bikotean? Euskaldun bat nola eta noiz maitemintzen den jakingo dugu. Baita fidelak garen edo harreman libre bat edukitzera ausartuko ginatekeen. Horretarako, 20 aurpegi ezagunek beraien lehenengo esperientziak, lehenengo muxuak edo lehenengo kalabazak nolakoak izan ziren kontatuko dute.

Euskal Herriko etxe askotan errepikatzen diren eszena barregarriei esketx bidez aterako diete punta Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreen eskutik. Horrez gain, Nerea Arriola youtuberraren mihi zorrotzak eta Unai Gaztelumendiren marrazki bikainek gure buruari barre egiteko motibo asko emango dituzte.

Lehen saioko gonbidatuak honako hauek izango dira: Xabier Amuriza, Jon Plazaola, Onintza Enbeita, Xabier Saldias, Iñaki Artola, Julen eta Antton Telleria, Zuriñe Hidalgo, Aitzol Atutxa, Maider Unda, Alex Sardui, Joseba Apaolaza, Josebe Iturrioz, Jon Maia, Itziar Aizpuru, Asier Odriozola, eta Maixa eta Ixiar.

Gainerako nobedadeak

Atzo Donostian aurkeztu zuten nobedadeen artean bada bat, 'Ur handitan', bart estreinatu zena. Asteazkenarekin helduko da 'Euskalduna Naiz, eta Zu?', baina beste saio berri edo berritu asko daude zain.

Halaber, ostegunetan 'Gailurra Neguan' hasi berri den saioak izango du tartea. Andoni Aizpuru eta Irati Anda dira saioaren gidariak. Denboraldi honetan, neguarekin lotura duten pertsonak ezagutuko ditugu: eskiatzaileak, neguan herrira jaisten diren artzainak, espedizio gogorretan aritutako mendizaleak, txakurkros lasterkariak… Aukera bikaina izango da mendiak neguan eskaintzen dizkigun aukerak gertutik ezagutzeko. Saio sorta hauetan Andonik egingo du gailurra, eta Irati behean geratuko da. Mendiaren magalean dauden herriak bisitatuko ditu, bertako istorio eta lagunak ezagutzeko asmoz.

Bestalde, ETB1ek laster 'Bago!az' talent show-a estreinatuko du. Irabazleak ostiralero ikusgai daukagun 'Go!azen' telesail arrakastatsuaren hurrengo denboraldian parte hartzeko txartela irabaziko du. Hamabi lehiakide ariko dira nor baino nor gehiago: sei neska eta sei mutil, epai-mahai baten aurrean. Elkar lehian arituko dira eszenatokian eta zortzi aditu izango dituzte prestatzaile. ETB1eko telesail arrakastatsuan parte hartzeko trebatuko dituzte coach ezagun hauek. Bien bitartean, 'Go!azen'ek aurrrera jarraitzen du, telesailaren emisioaz gain, antzerki eta musika emanaldiak Euskal Herrian zehar eskaintzen.

Halaber, 'GTG 3X2' saioak, Julen Telleriaren eskutik, epe berriari ekin dio, lehiakide berri eta apurka-apurka argituko diren sorpresa askorekin. Kuxkuxero berri bat izango da eta lehiakideak denetarikoak izango dira. Gutar berrien artean, musika talde bateko abeslari eta gitarrista bat, Urkullu lehendakariaren miresle bat, dantza irakasle bat, eta inoiz maitemindu ez den gazte bat izango dira.

Urtarriletik aurrera, Kike Amonarrizek aurkezten duen 'Burubero' lehiaketa berrikuntzekin etorriko da. Hilero aste berezi bat izango dugu, lehiakide berezi eta ezagunekin osatutakoa. Umorea, elkartasuna eta barrea ardatz duten saioak izango dira. Aste oso batez famatuak lehian ikusiko ditugu helburu solidario baterako dirua lortzeko.

Urtarrilak 16tik 20rako astean emitituko da 'Burubero'ko lehen aste berezia. Kasu honetan, ETBko aurpegi ezagunak izango ditugu lehian. Astelehen eta asteazkeneko saioetan Ilaski Serrano, Ibon Gaztañazpi, Sebastian Lizaso eta Izaro Iraeta ikusiko ditugu. Astearte eta osteguneko saioetan Zigor Iturrietak, Reyes Pradosek, Julen Telleriak eta Karmele Larrinagak parte hartuko dute. Denen helburua berdina da: EiTB Maratoirako 5.000 euroko saria eskuratzea. Otsaileko aste berezian Gaztea irratiko lau esatari, 'Gu ta Gutarrak' saioko lau kideren aurka ikusiko ditugu lehian.

Eta igandero, jakina 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak bere bidea egiten jarraituko du Euskal Herrian barna. Maule, Leintz Gatzaga, Basaburua, Zigoitia eta beste dozena bat herri txiki bisitatu dituzte urte honetan. Herri horietako paraje eta bizilagunengana gerturatuko dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi astero-astero.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate