Diario Vasco

Minbiziaz ariko dira 'Ur Handitan' saioaren lehen atalean

  • Astearte gau honetan ETB1en estreinatuko duten saio berrian aurreikusita zeukaten gaia aldatuko dute

Astearte honetan, urtarrilak 10, ETB1ek 'Ur Handitan' saioa estreinatuko du. Aurreratu bezala, Xabier Madariagak aurkeztuko duen saioan gizartean interesa eta kezka pizten duten gaiak mahai gainean jarri eta zuzeneko lekuko eta aditu ezberdinen iritziak jasoko dira. Astero-astero gai ezberdin batean sakonduko du programak, protagonistengana hurbilduz eta beraien herri, lantoki, edota etxeetara hurbilduko dira.

Hasiera batean lehenengo saioan transexualitatea izan behar zuten hizpide; haurren transexualitatea, hain zuzen ere. Gaia aldatu dute, baina, eta astearte gau honetan eskainiko den lehenengo saioan minbizia izango dute hizpide, hau gainditze bidean, jarrera baikorrak eta borrokak duten garrantzia azpimarratuz.

Bular minbizia gainditu duen Maite izango da protagonista. Kirurgia, kimioterapia, erradiologia eta tratamendu hormonalaren ostean, borroka gogor eta luze baten ondoren, Behobia-Donostia lasterketan parte hartu du lehen aldiz.

Maiterekin batera, urte hauetan alboan izan dituen, familia, lagun, mediku eta harekin batera borroka egin duten beste bi gaixoren testigantzak bilduko ditu Madariagak.

'Bizitza helmugan dago', Ur Handitan saioaren lehen atala, astearte honetan, urtarrilak 10, emango da, gaueko 22:15ean, ETB1en.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate