Borrar
Markel eta Jontxu.
Jontxuren alde gogorra 'Goazen'-en atal berrian

Jontxuren alde gogorra 'Goazen'-en atal berrian

Elene sutan jarriko da Haizea eta Mikel elkarrekin daudela jakin ondoren, eta Desi Basakabin azalduko da ostiral honetan ETB1en emango den atalean

El Diario Vasco

Viernes, 6 de enero 2017, 11:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jontxuk alde gogorra izan dezakela ikusiko du ostiral honetan 'Go!azen' telesailaren zazpigarren atalean. Horrez gainera, gazte guztiek miresten duten pertsona bat agertuko da Basakabin eta Elene sutan ikusiko dugu Haizea eta Mikel elkarrekin daudela jakin ondoren.

Jontxu mutil beldurtia eta koldar xamarra da, beti Markelen edo beste norbaiten atzean gordetzen ibiltzen da. Baina oraingoan, alde gogor bat izan dezakela edo, gutxienez, itxura eman dezakela konturatuko da Eliri esker. Gariren taldea enegarrenez bere aurka arituko da, baina lezio bat ikasteko aukera emango dio egoera horrek.

Bestetik, Iratik gazteekin laguntza behar duela iritzita, lagunari bisita egitea erabakiko du Desik. Youtuber famatua da Desi, gazte guztiak liluratuta ditu eta egoera hori baliatuko dute Iratik eta biek, ikasleek Iratirekiko duten jarrera aldatzeko. Zuzen ere harrituta utziko du gazteen aldaketak!

Azkenik, Elene sutan jarriko da atal honetan, lehenaz gain. Bego garbitzaileak bere ahizparekin nahastuko du eta horrela jakingo du Haizea eta Mikel elkarrekin daudela. Hau gehiegi da! Mutil-laguna lapurtu eta gezurra esatea leporatuko dio Haizeari eta ez diola gehiago hitzik egingo esan dio.

Ikusi 'Go!azen' telesailaren atal berriak ostiralero, 21:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en! Gainera, aurreko atal guztiak ere eskuragarri daude EiTB Nahieran atarian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios