Diario Vasco

Ikusleen %23, lau t'erdiko finalari begira

Bengoetxea eta Altuna, buruz burukoaren ostean.
Bengoetxea eta Altuna, buruz burukoaren ostean. / ARIZMENDI
  • 346.000 ikus-entzulek egin zuten bat igandean Oinatz Bengoetxeak eta Jokin Altunak jokatu zuten partiduarekin, saioa audientzia-buru bilakatuz

Oinatz Bengoetxeak eta Jokin Altunak lau t'erdiko txapelketa finala jokatu zuten igandean, eta partidaren zuzeneko emanaldia bere ordu tartean audientzia-buru izan zen. Norgehiagokak %23,6eko audientzia zatia lortu zuen eta publiko euskaldunaren %36,1a. Audientzia metatuari dagokienez, 346.000 ikus-entzulek bat egin zuten finalarekin, Euskadin eta eragin eremuan.

Partida bikaina jokatu zuten bi pilotariek Gasteizko pilotalekuan. Indarrak oso parekatuak egon baziren ere, azkenean  Bengoetxearena izan zen garaipena, Jokin Altunari 22 eta 21 gailenduta.

Bestalde, Basakabi udalekuan, ikasleek bizi dituzten era guztietako abenturek publiko gazteenaren babesa jaso dute, eta 'Go!azen' telesailaren ostiraleko atala haurren eta 13 ? 18 urte bitarteko gaztetxoen artean audientzian nagusi izan zen. 12 urtetik beherako haurren artean, %21,9ko audientzia lortu zuen, eta 13-18 urte bitarteko gazteen artean, %23,4ko  audientzia zatia.

Pintxo&Pote, Beasainen

Programazioari dagokionez, astearte honetako 'Pintxo &Pote' saioan, Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak Beasain bisitatuko dute, Josema Azpeitiak aginduta.

Hasteko, Andonik Aritz Elustondo futbol jokalariarekin Delicatessen San Martin bisitatuko du. Hantxe, Jose Martin Barandiaran jabearekin izango dira. Asier, berriz, Plazape tabernara abiatuko da, eta Felitxo Huici sukaldariarekin pintxo bat kozinatuko du. Asier eta Andoni elkarrekin Olano harategira joango dira eta, bertan, Jose Manuel Olanorekin eta Luis eta Loinatz Usabiagarekin izango dira.

Asier, gero, Iñaki Azurmendi aizkolariarekin topatuko da Aldaxka tabernan eta Arriaranera gonbidatuko du entrenamendu bat ikustera. Andoni, bitartean, Rubiorena jatetxean egongo da, Urki Balerdirekin, pintxo bat kozinatzen. Andoni, gainera, Igartza dorretxean ere izango da, Martin Urkiolarekin eta Josetxo Zufiaurrerekin. Solasaldia amaitzean, Kikara tabernan pintxo bat kozinatuko du.

Asier Maitena Salinas aktorearekin Urkiola Erretegian egongo da, eta Iñigo Urkiolak etxeko espezialitatea aterako die dastatzeko. Asier eta Andoni, Dolarea hotelean elkartuko dira berriro,  Gastrolarean, eta Iban Mate sukaldariarekin eta Tomás Bosquerekin egongo dira. Andoni, ondoren, ardo azokatik pasako da. Bertan Tomás Bosque eta Iban Mate izango dira, baita Arnau Estrader eta Felitxo Huici ere. Bukatzeko, bi aurkezleak Beasaingo pintxo potean murgilduko dira; besteak beste, Maria Amolategirekin egongo dira.

'Pintxo & Pote' saioa 22:15ean dago ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate