Diario Vasco

Gipuzkoako herri gazteenean ibiliko dira Zuhaitz eta Pagadi

Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, Bidania-Goiatzerako bidean.
Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, Bidania-Goiatzerako bidean. / ETB
  • Gipuzkoaren erdigune geografikoa ere baden Bidania-Goiatz bisitatuko dute 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

Igande honetan, Gipuzkoako Bidania-Goiatz herritxoa bisitatuko dute Zuhaitzek eta Pagadik 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan. Bidania-Goiatz Tolosaldean dago eta 1964. urtera arte, bi herri independiente izan ziren. Geroztik herri bakarra osatzen dute, beraz, Gipuzkoako herri gazteena da. Bestalde, Gipuzkoako erdigune geografikoa da. Ezaugarri horrek izaera berezia ematen dio herriari, eta hari horretatik tira egingo du Pagadik programa osoan zehar.

Iritsi eta berehala, gizon jator batek herriaren berezitasun horri buruz hitz egingo dio Pagadiri. Bestalde, herriaren azpitik dijoan erreka bitxi bat izango dute hizpide ere. Erreka hori lur azpira ezkutatzen da mendian, Bidaniako toki jakin batean, baina inork ez dakit non azaleratzen den berriz... eta misterio hori argitzen saiatuko da Pagadi. Goiatzera hurbilduko da gero, eta hango baratza batean, basurde batek eragindako txikizioa erakutsiko dio baratzeko jabeak. Herrian badira Jhon Deere modeloko hiru auto eta horietako batera igoko da Pagadi bere jabearekin batera. Ibilgailuak ez du 40 km orduko abiadura baino handiagoa hartzen, eta poliki poliki joango dira jabearen baserriraino. Herriko harategian paradatxoa ere egingo du Pagadik. Han ezagutuko du jabearen semea, eta txuletak ahal bezain ondo mozten saiatuko da. Handik Iriarte Jauregia hotelera joango da. Hotel ikusgarria eta elegantea. Hango nagusiak bertara joaten diren mundu osoko bezeroen anekdotak kontatuko dizkio, izan ere, Bidania-Goiatz Gipuzkoaren erdigunean kokatuta egonik, abiapuntu eta kokaleku paregabea da gure lurraldea bisitatu nahi duten turistentzako.

Zuhaitzek idiekin gora eta behera ibiltzen den baserritar jator bat ezagutuko du. Baserritar horren berezitasuna, beti oinutsik ibiltzen dela, eta zapatak oso gutxitan erabiltzen dituela. Gero, edertasun lehiaketetara joaten den behi eder bat ezagutuko du. Bere jabeak topatuko ditu behia garbitzen eta txukun-txukun jartzen, beraz, lan horretan lagunduko die. Babarrunak ortutik biltzen dituen bitartean, yoga ariketak egiten dituen emakume batekin ere egongo da. Elbarriak izanik, bizikletan ibiltzen diren bi gazte ezagutuko ditu Zuhaitzek, eta haien istorio hunkigarria ezagutuko du, gero, bizikleta egokitu batean, gazteetako baten aurka lehiatzeko. Bidania-Goiatzeko baserri altuenera bisita egiten amaituko du eguna. Berazeaga baserria. Han ezagutuko baserri horretan jaio eta haurtzaroa igaro zuen aitona, eta bere emaztea.

'Herri Txiki, Infernu Handi' 22:00etan dago ikusgai ETB1en.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate