Diario Vasco

'Norteko Ferrokarrilla'-ren saio berezia

Guillermo Roak gidatuko du saioa.
Guillermo Roak gidatuko du saioa.
  • 20 urte bete ditu Euskadi Irratian ematen den Elhuyarren zientziari buruzko irratsaioa

Larunbat honetan, 15:00etan, 'Norteko Ferrokarrilla'-ren 20.urteurreneko saio berezia emango du Euskadi Irratiak. Hain zuzen, duela 20 urte, Carl Sagan hil eta Dolly ardia jaio ziren garai berean, sortu zuen Elhuyarrek zientziari buruzko irratsaioa, Euskadi Irratiaren laguntzarekin.

20. urteurreneko saio berezian, zientzia-munduak 20 urteotan izandako bilakaeraz gogoeta egingo dute Javi Duoandikoetxea Zuazo matematikariak, Itziar Laka Mugarza hizkuntzalariak, Marian Iriarte Ormazabal kimikariak eta Fernando Plazaola Muguruza fisikariak, Elhuyarreko Guillermo Roaren gidaritzapean.

Horrez gain, aspaldiko eta gaurko kolaboratzaile batzuen ahotsa entzuteko aukera egongo da, baita saioaren sortzaile, laguntzaile eta lekukoena ere.

Bide batez, irratsaioaren entzuleei eskerrak eman eta entzuten jarraitzera gonbidatu nahi ditu 'Norteko Ferrokarrilla'-k.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate