Diario Vasco

'Paris. Paperezko ahotsak' dokumentala ETB1en

Dokumentalaren grabaketaren une bat.
Dokumentalaren grabaketaren une bat. / ETB
  • Gerrari kulturaren eta artearen bidez aurre egiteko Agirre lehendakariak sustatu zuen Eresoinkaren jaiotza pantailaratzen du

'Paris. Paperezko ahotsak' Estibaliz Urresolak zuzenduriko dokumentala eskainiko du Euskal Telebistaren lehen kateak asteazkenean, azaroak 23, 'Zinez' saioaren barruan, 22:50ean.

Eusko Jaurlaritzaren eta Jose Antonio Agirre lehendabiziko lehendakariaren 80. urteurrena ospatzeko ekimenen testuinguruan, Euskal Telebistak ekoiztutako dokumentaletako bat da honako hau.

Herri baten eta bere kulturaren defentsan sutsu aritu zen Agirre lehendakariaren erretratua egiten du ikus-entzunezko lan honek. Dokumentalak Eresoinkaren jaiotza pantailaratzen du, kulturaren eta artearen bitartez, Agirre lehendakariak gerrari aurre egin nahi izan baitzion: «Pertsonaian sakontzen hasi nintzenean, euskal kultura eta artearentzat izan zuen garrantziaz konturatzen hasi nintzen. Garai zail eta ilunak ziren gure herriarentzat, baina Eresoinkaren jaiotzarekin euskal kultura Europako antzoki onenetan entzun ahal izan zen».

'Paris. Paperezko ahotsak' dokumentala asteazkenean izango da ikusgai, 22:50etik aurrera, ETB1en.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate