Diario Vasco

Arabako Aiaran, igande honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi'

Arabako Aiaran, igande honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi'
  • Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik 3.000 biztanleko Arabako herri txikia ezagutuko dute

Igande honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Arabako Aiara udalerria ezagutzera joango dira Zuhaitz eta Pagadi. Aiara, 24 kontzejuz osatutako herria da eta 3.000 biztanle bizi dira bertan. 24 kontzejuak hauek dira: Agiñaga, Añes, Arespalditza, Beotegi, Erbi, Erretes, Etxegoien, Izoria, Kexaa, Lanteno, Lexartzu, Luiaondo, Luxo, Madaria, Maroño, Menagarai, Menoio, Murga, Olabezar, Opellora, Ozeka, Salmanton, Soxo eta Zuhatza. Herriburua Arespalditza da, baina biztanle gehienak Luiaondon bizi dira, 1.200 lagun hain zuzen ere. Tamainan, Araia, Arabako hirugarren herria da.

Zuhaitzek umeak herriz herri jasotzen dituen ikastolako autobusean ibilbidea egiten hasiko du eguna, ikastolara iritsi arte. Araiako ikastola, Zuhatzan dago. Ondoren, etxean auto asko dituen eta alde batetik bestera auto desberdinetan mandatuak egiten dabilen neska gazte bat ezagutuko du. Luiaondoarra izan arren eta itsasotik urruti bizi arren, itsasontzi kapitain ikasketak egin eta mundu osoan zehar kapitain lanetan ibili den beste neska gazte bat ezagutuko du. Hamaika urte bakarrik izan arren, motokros txapelketetan oso fin dabilen gaztetxo batek motorrarekin egiten dituen piruetak eta saltoak ikusiko ditu Zuhaitzek, eta haren anaiak, saloi-dantzak dantzatzen duen abilezia erakutsiko dio. Soxo herritxoan amaituko du bere txangoa Zuhaitzek. Han ezagutuko du 16 urteko amazona gazte bat. Bere zaldi zuriaren gainean eserita, asteburu gauetan Soxotik hiribururaino joateko komeriak kontatuko dizkio Zuhaitzi.

Pagadik Araiako hainbat bitxikeria historikoren berri jasoko du bertako historia zale baten ahotik. Esaterako, oinordetza kontuetan Aiaraldeak duen berezitasuna. Zuhatzako lehendakari-alkatea ere ezagutuko du. Bere etxeko ganbaran sekulako burrunbada ateratzen topatuko du. Beste gazte batek, etxeko garajean hazten dituen untxi erraldoiak erakutsiko dizkio, ia-ia txakur baten tamaina duten untxiak! Lanteno herrixkan, bertako arte eskolako emakumeek, Pagadi posatzen jarri eta mihise eder baten margotuko dute. Luiaondoko frontoian, palan jolasten saiatuko da bertako neska gazte eta jator batekin eta, amaitzeko, Kexaako bolatokian, 'Aiarako boloak' joko modalitatean arituko da.

'Herri Txiki, Infernu Handi'  igande honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB1en.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate