Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Ibarretxeri lehen elkarrizketa lehendakaritza utzi zuenetik

Ibarretxeri lehen elkarrizketa lehendakaritza utzi zuenetik

'La Noche En Jake' saioan eskainiko da eta Arantza Ruiz izango da elkarrizketatzailea

El Diario Vasco

Viernes, 11 de noviembre 2016, 10:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'La Noche En Jake' Arantza Ruiz-ek aurkezten duen elkarrizketa programa da. Gaurkoan, Juan Jose Ibarretxeren txanda izango da. Agirre Lehendakari Center-eko egungo buruak, Lehendakaritza utzi zuenetik eskaintzen duen lehen elkarrizketa izango da eta, besteak beste, Estatu Batuetako hauteskundeetako emaitzak izango dira aztergai.

Euskal politikagintzako ordezkariak ere saioan izango dira, komunikabide nagusienetako kazetariekin batera Memoriaren Eguneko ekitaldi instituzionalak aztertzen eta Alderdi Popularraren faltaren inguruan jarduteko.

Azkenik, indarkeriaren biktimek ere beren esperientziaren inguruan hitz egingo dute. Rosa Rodero, Idoia Zabalza, Gorka Landaburu eta Inés Nuñez-ek hain zuzen.

'La Noche En Jake' gaur gauean izango da ikusgai, ETB2n.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios