Diario Vasco

Webserieak, aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioan

  • Horrez gain, Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz artisten lana ezagutuko du saioak

Internet fikzioak gogoko dituenen paradisua da, eta webserieak, denek desiratzen duten sagarra. Bilbao Web Fest ardatz hartuta, hazten ari den merkatu honetan murgilduko da aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioa. Zer dira webserieak eta nola ari dira garatzen? Egile, ekoizle eta adituak merkatu honen inguruan arituko dira aste honetako saioan.

Horrez gain, Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz artistak aste honetako Sortzaileak ataleko protagonista izango dira. Beraien estudioan izan da 'EiTB Kultura Transit' ikerketa eta esperimentazioa bildu dituen lan-prozesua ezagutzeko. Egunotan Bilbao Arten duten erakusketa, 'Katalepsis', Si vis pacem para bellum proiektuaren barnean dago. Euskal gatazka armatuaren irudikeria aztertu eta etorkizuneko sinbologia berrasmatu dute, orekan eta babesean oinarrituz.

Eta Donostia 2016ri eskainitako atalean, Adiorik Gabe proiektua. Indarkeriaren biktima guztiei omenaldia da, antzerki eta musikaren bitartez. Mireia Gabilondo, Iñaki Salvador, Teresa Kalo eta Joxan Goikoetxeak sortu dituzte omenaldiko piezak.

'EiTB Kultura Transit' gaur gauean emitituko da ETB1en eta ETB2n.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate