Diario Vasco

'Baserri, Txankarra & Maitane' saioaren estreinaldia

Lagun berria dute jubilatuok, Maitane Segurola.
Lagun berria dute jubilatuok, Maitane Segurola. / ETB
  • Baserri eta Txankarra Lekeitioko jubilatuek abentura berriak biziko dituzte astelehenero, Maitane Segurola lagun dutela

Astelehen honetan, 'Baserri, Txankarra & Maitane' saio berria estreinatuko du ETB1ek. Baserri eta Txankarra, Lekeitioko arrantzale jubilatu ezagunen abentura berriak eskainiko ditu tarteak, baina oraingo honetan, Maitane Segurola gaztea izango dute abentura gidari. Berriz ere, inoiz egin ez dituztenak egiteko aukera izango dute bi lagunek eta Maitane, jubilatuen konfidantzazko lagun eta konplize bilakatuko da ondo pasatzeko eta bizitzaz disfrutatzeko helburuarekin. Elkarren artean, egoera bitxi, kuttun eta sinesgaitzak biziko dituzte.

Bi arrantzaleen freskotasunak, tolesgabetasunak eta bihurrikeriak egiteko gaitasunak ez du mugarik. Maitanek aurkeztuko dizkien plan berrien bitartez agerian geratuko dira bi 'ume handi' hauen berezko sinpatia eta jakinduria.

Bizipen berriak deskubritzeko ibilbide honetan Baserrik eta Txankarrak euren bizipen zaharrak azaleratuko dituzte: iraganeko abenturak, kontuak, txikitako bihurrikeriak, soldaduskako istorioak, gaztetakoak, laneko kontuak...

Ibilbide berri honetan, bi jubilatuek punta-puntako aurrerakuntza teknologikoei aurre egin beharko diete eta esaterako i-padaren erabilpen berri bat azalduko dute: i-pada interneten nabigatzeko, dokumentuak idazteko... eta tipula txikitzeko taula ere izan daiteke. Segway, 3D print...  Zer irudituko zaie gure bi arrantzaleei Pokemon-Go? Gustokoa izango dute ala, aukeran, Fandan-Go eta Arin-Arin 2.0 nahi izango dute?

Bestalde, akzio eta andrenalina handiko ekintzei aurre egin beharko diete. Ausartuko dira puenting-arekin? Eta urpean, oxigeno bonbonekin igeri egiten? Eta elurreko kirolei dagokienez, nola hartuko dituzte eskiak, snowboard-a, telesillak edo errremonteak?

Gaurekin ere ausartuko dira. Zer irudituko zaizkie gaueko ikuskizun eta bitxikeria modernoak? Parte hartuko al dute gaztetan imajinatu ere ezin zezaketen gaueko ikuskizun xelebre, bitxi, kurioso eta 'pikante' horietan?

Balsean eta aretoko dantzetan adituak dira Baserri eta Txankarra, eta atal berri hauetan, beste dantza mota batzuetan murgiltzeko unea iritsiko zaie Maitaneren eskutik: reggaeton, dubstep... Muzin egingo al diote twerkingari? Eta sevillanei?

Sevillanak dantzatzen ikasi behar badute, zer hobe Sevillara joatea baino? Eta Sevillara doazela aprobetxatuz, barkaezina izango litzateke flamenko ikuskizun batera ez joatea, Giralda ez bisitatzea, cordobés gisa jantzita zaldi gainean ez ibiltzea, edo kapea batean ez parte hartzea. Gauza bat argi dago: ekintza horietan guztietan parte hartzen ausartu ala ez ausartu, Baserrik eta Txankarrak ez dituzte ikus-entzuleak epel utziko.

'Baserri, Txankarra & Maitane' astelehenetan emitituko da, 22:15etik aurrera ETB1en.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate