Borrar
Beñat Sarasolak hartu du Hasier Etxeberriaren lekukoa.
Beñat Sarasola gidari duela berrabiatu da 'Sautrela'

Beñat Sarasola gidari duela berrabiatu da 'Sautrela'

Denboraldi berriko lehen saioan Karlos Linazasoro da gonbidatu nagusia, eta literaturaren eta telesailen arteko harremana ere izango dute hizpide

El Diario Vasco

Sábado, 5 de noviembre 2016, 11:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Sautrela'k denboraldi berriari ekin dio larunbat honetan Beñat Sarasolak aurkeztuta. Izan ere, osasun arazoak tarteko Hasier Etxeberriak utzitako lekukoa hartu du Sarasola idazle eta literatur kritikari donostiarrak. Sasoi berriko aldaketa nagusia den gidari aldaketa kenduta, gainontzekoan jatorrizko ezaugarri eta osagaiei eutsiko die literaturari emandako saioak.

Datorren astean 450. atalera helduko den saioak, Karlos Linazasoro du gonbidatu nagusi denboraldi berria estreinatzeko. 'Trilogia hiperlaburra' mikroipuinez osaturiko liburua aurkeztuko du, autorearen ohiko ironia eta umorez -zenbaitetan beltza- bustirik datozenak.

Erreportajean, literaturaren esparrutik pixka bat aldenduko dira, telesailei arreta ipintzeko. Azken urteotan boladan dagoen ikus-entzunezko generoa dugu telesailena, eta erakutsiko dute ea ze harreman duen literaturarekin. Telesailetako gidoilariak idazleak ote dira? Zenbat literatura dago The Wire, The Sopranos eta enparauetan?

Juan Luis Zabala ere etorriko da astero bere liburu kutunen bat gomendatzera, eta aurten Bitoriano Gandiagaren liburu berezienetako batekin etorriko da. Denbora galdu alde 1985ean eman zuen argitara eta Zabalak azalduko du ze ezaugarri nagusi dituen liburuak eta ze leku duen Gandiagaren obra osoaren barnean.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatetan da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios