Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Gernikako azoka nagusia 'Pintxo & Pote' saioan

Gernikako azoka nagusia 'Pintxo & Pote' saioan

Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak urriko azken asteleheneko azoka giroa ezagutuko dute

El Diario Vasco

Martes, 1 de noviembre 2016, 10:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Astearte honetako 'Pintxo & Porte' saioan, Josema Azpeitiak Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Gernikara bidaliko ditu.

Hasteko, Asier eta Andoni Gernikako azokan ibiliko dira. Han, Marko Bastegietarekin egongo dira eta baita Mila Ozamiz, Idurre Zelaia eta Pilar ekoizleekin ere. Gero, Abere Ustiategien XVI. Lehiaketa ikusiko dute eta saridun batekin izango dira.Ondoren, bi lagunak banatuko dira, eta bakoitzak bere kontura ezagutuko ditu Gernikako tabernak.

Andoni, Auzokoa tabernara joango da Gatibu musika taldeko Alex Sardui abeslariarekin zerbait hartzera. Jarraian, Baserri Maitea jatetxea bisitatuko du eta, bertan, Juanan Zaldua nagusiarekin pintxo bat prestatuko  du. Ondoren, Txomin Bilbao ekoizlearekin Lapikote baserrian egongo da, eta Zallo Barri jatetxean amaituko du bere bakarkako abentura, Eneko Ordorikarekin pintxo bat prestatzen.

Asier, bitartean, 1000Kolorau tabernara abiatu eta Ettore Learreta sukaldariarekin pintxo bat egingo du. Boliña Zaharra tabernan izango da segidan. Han, Olga Zabalgogeaskoa aurkezlearekin pintxo bat jango du. Ondoren, Hiru Saku tabernara joango da, eta bertan Mauri Ugartemendia Athletic-eko jokalari ohiarekin eta Dionisio Onaindia pilotari ohiarekin topo egingo du. Amaitzeko, Fariba Sheikhan aktorearekin izango da eta Musutruk Kafe Antzokian cocktail berezi bat hartuko dute.

Bi aurkezleak Sandra Pirsic saskibaloiko jokalariarekin pote bat hartzeko bilduko dira berriro, Gernika jatetxean.

'Pintxo&Porte' astearte honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios