Borrar

Etorkizuneko teknologiak, aste honetako 'Teknopolis'en

Saioa, gainera, interneteko alderik ilun eta ezezagunean zehar nabigatuko da

El Diario Vasco

Viernes, 28 de octubre 2016, 17:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oraingo eta etorkizuneko teknologiak izango dituzte aztergai aste honetako 'Teknopolis'en. Hasteko, internet hartuko dute hizpide. Izan ere, internet erabiltzen dugunean agerian nabigatzen dugu, baina ezkutuko alde bat ere badu sareak, ikusi dezakeguna baino askoz handiagoa eta ezezagunagoa.

Deep web edo dark web izena hartzen du eremu ilun horrek. Modu anonimoan nabigatzen denez, legez kanpoko jarduerek babesa aurkitu dute bertan. Baina, beste muturrean, pertsona askori askatasun-arnas apur bat eman die, anonimotasunak zentsura saihesteko aukera ematen baitu edo filtratutako dokumentuak argitaratzekoa, Wikileaks-en, adibidez. Ezkutuko interneten nabigatuko dira Juanan Pereira, EHUko segurtasun informatikoko irakaslearen eskutik.

Eta teknologiekin jarraituz,  etorkizuneko teknologiak iragartzen ahaleginduko da 'Teknopolis'. Adituei galdetuta, teknologia puntakoenen hiruko zerrenda bat osatu dute: errealitate birtuala, errealitate areagotua eta adimen artifiziala. Dirudienez, hastapenetan dauden hiru teknologia horiekin biziko dira eta lan egingo dute etorkizun ez hain urrun batean.

'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:25ean ETB1en eta igandean 10:25ean ETB2n.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios