Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
'Herrialde zatitual' saioko irudia.
Mugaminak dokumentala, 'Europa Transit' saioaren eskutik

Mugaminak dokumentala, 'Europa Transit' saioaren eskutik

Amets Arzallus bertsolaria protagonista da Zipre eta Euskal Herria artean filmatutako ikus-entzunezkoan

El Diario Vasco

Jueves, 20 de octubre 2016, 08:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostia 2016ren 'Europa Transit' ekimenaren eskutik, Mugaminak dokumentala izango dugu ikusgai ostegun honetan, 23:50ean, ETB1en. Amets Arzallus bertsolariak Ziprera egindako bidaia kontatzen du; bertan, duela 50 urte baino gutxiago bizitako gatazkaren ondorioak ezagutuko ditu Arzallusek. Xuban Intxausti zinemagilea da lanaren zuzendaria.

1974tik, Zipre uhartea Europan zutik dagoen azken harresiak zatituta dago. Muga horrek uhartea bi komunitatetan banatzen du: greziar-zipretarra eta turkiar-zipretarra. Donostia 2016ren 'Europa Transit' enbaxada ibiltariarekin bat egin zuen Amets Arzallus bertsolariak pasa den uztailean, Zipren; bertan badago ere bat-bateko eta ahozko poesiaren tradizioa. Bidaia hori kontatzen du Mugaminak lanak.

Familia asko etxerik gabe utzi eta hildako eta desagertu ugari eragin zituen gatazka horren ondorioak ezagutuko ditu Arazallusek Zipren egindako egonaldian. Bertako musikari eta poetekin harremanetan jarriko da eta haiekin herrialdearen gaur egungo egoera ezagutuko du.

Era berean, Zipreko mugako gatazka Euskal Herrian duen bizimodura ekarriko du bertsolariak. Bera Euskal Herria bereizten duen mugatik oso gertu jaio zen eta hesi horrek bere bizitza markatu du. Amets Arzallus bertsolariaren begiradaren eta bertsoen bidez kontatutako dokumentala da Mugaminak. Bat-bateko kantuen bidez, gaur egungo Europako bi mugaren ondorioak ezagutuko ditugu.

Bizikidetza helburu

'Europa Transit' enbaxadaren ibilbidea hamar hirik osatzen dute; bakoitza bere moduan, denak izan dira edo dira gatazkaren edo elkarbizitzari lotutako erronken lekuko: Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Sarajevo, Mosku, Pafos, Plovdiv, Pristina eta Tesalonika. Hiri bakoitzean, eta Xuban Intxausti zinemagilea buru, enbaxada osatzen duen lantaldeak dokumental bana filmatzen du, elkarbizitzarako kulturaren balioetan sakontzeko asmoz.

Dokumentalak filmatzeaz gain, 'Europa Transit' mash up bat (ikus-entzunezko konposizio bat) ere sortzen ari da, enbaxadak bisitatzen duen leku bakoitzeko jendearen testigantzekin. Gai berei buruz galdetzen diete hiri desberdinetako bizilagunei, helburu izanik Europan bizi diren askotariko identitate-kontzepzioen mosaiko digitala lortzea. Mash up hori europatransit.dss2016.eu webgunean dago, eta 'Europa Transit' leku berrietara iritsi ahala elikatzen doa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios