Diario Vasco

'Pintxo & Pote' saioa Gasteizen izango da

  • Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak Arabako Pintxoaren III. Aste Nagusiko txapelketa ezagutuko dute

Astearte honetako 'Pintxo & Pote' saioan, Josema Azpeitiak Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Gasteizera bidaliko ditu, Arabako Pintxoaren III. Aste Nagusiko txapelketa ezagutzera.

Hasteko, Asier Hormaza Eginoko Las Ventas jatetxera joango da Euskal Herriko tortilla patatarik onena dastatzera. Han, bertako nagusiarekin, Santi Aizpeolearekin, eta patata hornitzailearekin, Meltxor Saez de Ibarrarekin, izango da tortilla nola egiten den ikasteko.

Andoni, bitartean, Gasteizera heldu eta Gorka Aginagalderekin geratuko da. Gorkak kuttuna duen Parral tabernara eramango du pote bat hartzera eta baita Jalas-leku tabernara bertako ostrak dastatzera.

Jarraian, Asierrek Eneko Llanos triatloilaria topatuko du kalean eta Harri tabernara joango dira. Han Jose Miguel Urdangarinekin, nagusiarekin lehiaketako bi pintxoak prestatuko dituzte.

Andoni Gorka Urtiz de Urbinarekin, Zeledonekin, PerretxiCo tabernara joango da eta Josu Iglesias sukaldariarekin txapelketako bi pintxoak kozinatuko dituzte.

Asier, El Pregon tabernan izango da segidan, eta Ramon Ibeasekin lehiaketarako bi pintxoak dastatu eta Brigidetako komentuko baratza ikustera joango dira.

Gero, Andoni Aitor Buendiarekin geratuko da Santa Barbara merkatua ezagutzeko eta, hantxe, postua duten bi ekoizlerekin izango dira.

Asierrek, orduan, Bittor Rodrigez ezagutuko du eta EHUko analisi sentsorialeko laborategian Idiazabal gaztaren dastaketa egingo du.

Asier eta Andoni, txapelketako beste hainbat tabernatan izango dira: Izaga jatetxea, El portalon, Gasteiz Bi... Ondoren, Mikel Urdangarinen tabernara joango dira, eta abeslariarekin eta Iker Pou eskalatzailearekin egongo dira.

Amaitzeko, bi aurkezleak Mendizorrotzako Ostalaritza Eskolan egingo den Arabako Pintxoen 3. Aste Nagusiko finalera joango dira. Programa Gasteizko Aiztogile (Cuchilleria) kaleko giroan bukatuko da, bertako hainbat tabernatan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate