Diario Vasco

Zer jan, hura izan, 'Batek Daki' saioan

Zer jan, hura izan, 'Batek Daki' saioan
/ ETB
  • Aitziber Garmendiak gidatutako saioa astelehenetan emango da hemendik aurrera

Elikatzeko modu ezberdinei jarriko die arreta aste honetan Aitziber Garmendiak 'Batek Daki' saioan: 'Zer jan, hura izan!' Pertsona batek jaten duena aztertuz gero, pertsona horren izaera ezagutu daitekeela diote. Edo alderantziz izaten da? Norberaren izaeraren arabera aukeratzen ote da elikadura mota? Zer izan, hura jan! Batek daki!

Elikaduraren gaiak duen garrantzia ikusita, Aitziber Garmendia elikatzeko modu ezberdinak ezagutzen ibiliko da aste honetan. Horretarako Oñatiko Amaia Diaz de Monasterioguren dietistarekin erosketa orekatu bat egiten saiatuko da.

Sagardotegietako menua Euskal Herrian oso errotuta dagoen ohitura da. Ez da sagardotegirik txuletarik gabe! Ala, haragijale amorratua den Isastegi sagardotegiko Aitor Lasarekin egongo da Garmendia. Animatuko ote da haragijalea begano batean bazkaltzera?

Euskaldunok garrantzi handia ematen diogu jateari. Metro koadroko Michelin izar gehien dituen herria izango gara munduan. Baina 'mitxelinak' esanda, hiru izar dituen Arzak jatetxean izango da Garmendia. Bertan, Igor Zalakain laborategiko buruarekin egongo da sukalde teknika berriak ezagutuz. Bestalde, teknika berri horiek sukalde tradizionalean erabiltzeko asmoz, Ataungo talogileekin elkartuko da ikasitakoak erakusteko asmoz.

Punta puntako kirolariek dituzten dietak ere ezagutuko ditu Axier Prisa kulturistarekin. Txapelketa garaian izaten dituzten dieta zorrotzak ezagutuko ditu, baita gimnasioan urte osoan zehar egin behar izaten duten lan gogorrez arituko dira.

Hala ere, ez dira Euskal Herriko elikaduretan zentratuko. Munduko jakiak ere ezagutzeko asmoz, Paloma Martinez mexikarrarekin gosalduko du Aretxabaletan, eta meriendatzeko orduan tea hartzera joango da Garazi Hach Embarek sahararraren etxera.

Saioa astelehen honetan izango da ikusgai  22:15ak aldera, ETB1en.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate