Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Pablo Berasaluze.
Pablo Berasaluzeren agurra, zuzenean

Pablo Berasaluzeren agurra, zuzenean

Bilboko Bizkaia pilotalekuan haren omenez egingo den jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek

El Diario Vasco

Sábado, 1 de octubre 2016, 10:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbat honetako 'ETB Kantxa' saioak Bilboko Bizkaia pilotalekuko jaialdia eskainiko du zuzenean. Bertan, Pablo Berasaluze omenduko dute, hemezortzi urtez profesional modura aritu ondoren erretiroa hartuko baitu. Berriztarrak Urrutikoetxea lagun duela, Aimar Olaizolaren eta Mikel Larunberen aurka neurtuko ditu indarrak. Aurretik beste bi bikote izango dira aurrez aurre: Arretxe II-Imaz eta Victor-Apraiz. Emanaldia 18:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak gidatuta.

Ohi denez, pilotaren aurretik Bigarren B Mailako futbolari egingo diote tartea. Arenas-Barakaldo partidaren berri emango dute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek 16:00etan hasita.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios