Diario Vasco

Gaurko 'Auzolan' Leitzan izango da

Ibon Gaztañazpi.
Ibon Gaztañazpi.
  • Ibon Gaztañazpik Leitzako inguruetako karobi eta meategi bat garbitzen eta txukuntzen lagunduko du

Gaur, Ibon Gaztañazpik Leitza bisitatuko du 'Auzolan' saioan. Bertako lur aberatsetan garai batean 80 karobi zenbatu ziren, bizilagunen izaeraren zati bilakatuz. Baina denboraren poderioz, eta belarrak hartuta, galtzen eta ezkutatzen joan dira.

Aste honetako auzolanean, Plazaola bide inguruak garbitu eta egoera txarrean eta ia ikusten ez diren hiru karobi eta meategi bat garbitu eta txukunduko dituzte. Plazaola bidetik jende asko igarotzen da egunero, jakin gabe metro gutxitara honelako altxorrak topa daitezkeela.

Makana eta Tiburtzio leitzarrak ikusiko ditu saioak itxiturak egiten eta motozerrarekin enborrak mozten. Josefe ere bertan izango da eskabadora eta guzti. Leitzarrak ez ezik, Andoaingo Burdiña taldeak ere parte hartuko du ondare historiko hau berreskuratzeko lanetan. Eta gaztetxoak ere izango dira protagonista, Leitzako institutuko DBHko hainbat ikasle izango dira.

Lanak amaituta, Joxek banabar jana prestatuko du auzo-lagun guztientzat eta etxe txuri elkartean antolatutako festa batekin amaituko dute. Ibonek, festa giroa aprobetxatuz, inork espero ez duen sorpresatxo bat emango die.

'Auzolan' igande honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB1en.