Diario Vasco

'El Conquistador'-ek FesTVal saria jasoko du

Julian Iantzi da 'El Consquis'-en aurkezlea.
Julian Iantzi da 'El Consquis'-en aurkezlea.
  • Horrez gain, Anne Igartiburuk EiTB saria jasoko du

Larunbat honetan, FesTValeko itxiera gala ospatuko da Gasteizen eta jaialdiak aurtengo telebista denboraldian nabarmendu diren saio eta profesionalak sarituko ditu. Horien artean, 'El Conquistador del Fin del Mundo' abentura realityak jasoko du FesTVal sari berezia, saioak izandako ibilbide arrakastatsua eta jasotako audientziaren babesarengatik. Patxi Alonso produktore exekutiboak, Txema Montoya eta Joxan Goñi zuzendariek, eta Julian Iantzi aurkezleak jasoko dute saria.

Horrez gain, Anne Igartiburuk EiTB Saria jasoko du, telebistan egindako ibilbide profesionalarengatik, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiaren eskutik.

Itxiera galak telebista munduko hainbat pertsonalitate ezagun bilduko ditu, eta Luis Larroderak aurkeztuta, Joan Ramon Mainat saria eta Kritikaren Sariak banatuko ditu. ETBko aurpegi ezagunenak ere bertan izango dira.

Temas