Diario Vasco

'El verano de sus vidas' filma, telebistan

Morgan Freeman, 'El verano de sus vidas' filmako eszena batean.
Morgan Freeman, 'El verano de sus vidas' filmako eszena batean.
  • Astearte honetan, 'La Noche de...' saioak Morgan Freeman eta Virginia Madsen protagonista hartzen dituen komedia hunkigarria estreinatuko du

Astearte honetan, 22:30etik aurrera ETB2n, 'La Noche de...' saioak Morgan Freeman eta Virginia Madsen protagonista hartzen dituen 'El verano de sus vidas' komedia hunkigarria estreinatuko du telebistan. Bere emaztearen heriotzaren ondoren lur jota geratu den idazle baten istorioa da. Lagun batek bultzatuta oporrak hartuko ditu eta hiru alabadun emakume dibortziatu bat ezagutuko du opor egonaldian zehar. Saioak pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

'LND'k, gainera, Mel Gibson aktorea hartuko du protagonista. Askoren iritziz, bere ibilbide profesionala amaituta dago, baina Gibsonek aurrera jarraitu du eta pelikula eta proiektu berriak ditu eskuartean, baita neskalagun berria ere. 'El nuevo Mel Gibson' atalak aktorearen bizitzaren hainbat datu emango ditu.

Bestalde, 'También son humanos' atalak Hollywoodeko bikoterik egonkorrenak aztertuko ditu eta amaitzeko, 'Gernika' pelikula berriaren estreinaldiaren berri emango du saioak.