Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Aurkezpena Donostian egin dute protagonistek.
Ikasle berriak Basakabi udalekuan

Ikasle berriak Basakabi udalekuan

Orain dela zortzi urte arrakasta handia izan zuen 'Go!azen' telesailaren hamar atal berri grabatuko ditu ETBk

El Diario Vasco

Jueves, 21 de julio 2016, 16:59

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren astean ekingo diote 'Go!azen' telesailaren hamar atal berri grabatzeari. Pausoka ekoiztetxeak eta ETBk ekoiztutako telesailak udaleku zorrotz batean euskal neska eta mutil talde baten ibilerak ditu ardatz. 2008an ETB1eko filmik ikusiena bilakatu zen Pausokak egindako 'Go!azen' telebistarako filma, eta ondoren 12 ataleko telesail sorta egin zuten. Telesailak Espainiako Telebista Akademiaren saria jaso zuen haur/gazte saio onenaren sailean, eta izendapena ere jaso zuen Rose D'Or sari entzutetsuetan.

Zortzi urte geroago, berriro zabalduko dute Basakabi udalekua, ikasle talde berri bat hartzeko. Umorea, maitasuna eta musika tartekatuko ditu telesailak hamar ataletan. Bizitza aldatuko zaie uda horretan bertan egongo diren neska eta mutilei. Uztailaren 26an hasiko dira grabatzen 'Go!azen' telesaila. Azpeitiko Esklaben komentua izango dute berriro ere grabazio gune nagusia, baina horrez gainera Donostian ere filmatuko dituzte atal berrietako irudiak.

Donostian egindako agerraldian, telesailaren hamar atalen grabazioaren berri emateaz gainera, 'Euskararen Txantxangorria' abestiarekin aktoreek egindako bideoklipa aurkeztu dute. Hain zuzen ere, 'Go!azen'eko aktoreek euskara erabiltzera gonbidatzen duen 'Euskararen Txantxangorria' ekimenean esku hartu nahi izan dute. Hartara, txantxagorriaren abestiaz egin den bideoklipean parte hartu dute. Abestia, Sorotan Bele taldeko kide izan ziren Urbil Artolak eta Gorka Sarriegik sortu dute, Dani Venegasen laguntzaz.

Berriak telebistan

Aurkezpenean, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak, Edu Barinaga ETBko zuzendariak eta Xabi Zabaleta Pausokako Proiektuen zuzendariak parte hartu dute. Halaber, telesaileko babesleen ordezkariak ere izan dira: Marije Etxaniz, Laboral Kutxako Komunikazio zuzendaria; Nerea Enbeita, Euskalteleko Kanpo Harremanetarako arduraduna; Mikel Irizar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria, eta Maitane Leizaola, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaiko Behatokiaren zuzendari nagusia.

'Go!azen'eko aktore nagusiek ere parte hartu dute ekitaldian. Paula eta Aitana Etxeberria, Miren Arrieta, Ainhoa Larrañaga, Lorea Korta, Markel Gajate, Haritz Morras, Aritz Mendiola, Asier Burguete eta Oihan Moreno aktore gazteak lehen aldiz jarriko dira kamera aurrean telesail batean. Eurekin batera, Ramon Agirre ('Zuzen') aktore ezagunak zuzendari gogorrarena egingo du berriz ere eta Barbara Rivas ('Irati') Basakabiko ikasle izan ondoren irakasle berri gisa itzuliko da. Horrez gain, 'Go!azen'en lehen aldiz arituko dira Borja Uribesalgoiza eta Karmele Larrinaga.

Euskal abesti ezagun asko entzun ahal izango dira telesailean. Boladan dauden Gatibu, Ken Zazpi, Zea Mays, Esne Beltza, Vendetta eta Hesian taldeen bertsioez gainera, Mikel Laboaren eta Itoizen klasikoak ere entzun ahal izango ditugu. Denboraldi honetan ere Fernando Velazquez ('El Orfanato', 'Lo Imposible') arduratuko da abestiak egokitzeaz eta Jabi Elortegi izango da berriro telesailaren zuzendaria.

.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios