Borrar
Aitor, Enara eta, erdian, Julen Telleria aurkezlea.
Aitorren eta Enararen ezkontza, 'Gu ta Gutarrak' berezian

Aitorren eta Enararen ezkontza, 'Gu ta Gutarrak' berezian

Ezkontza ez ezik, lehen gutar-bikote ofizialari egin zioten agur-afaria ere ikusiko da ostegun honetan ETB-1en bi orduko saio berezian

dv

Jueves, 21 de mayo 2015, 14:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostegunean, bi orduko 'Gu ta Gutarrak' saio berezia izango dugu. Egun garrantzitsua izango da hirugarren edizioan izan diren gutarrentzat. Izan ere, egun horretan festa handia antolatuko dute Enara eta Aitor gutar-bikote ofizialaren ezkontza ospatzeko.

Geroz eta jarraitzaile gehiago ditu Julen Telleriak ETB1en egunero aurkezten duen saioak. Bataz beste 56.000 ikus-entzuleko audientzia metatua du hirugarren denboraldi honetan. Azken bi hilabeteetan, gainera, 13tik 24ra bitarteko euskal gazteen artean lider da %17,9ko audientzia zatia eskuratuz.

Bederatzi hilabeteko maitasun-istorioaren ondoren, Enarak, belaunikoz jarrita, ezkontzeko eskatu zion Aitorri asteleheneko saioan. Erantzuna astearte honetan ezagutu dugu eta, jakina, baiezkoa eman dio Villabonako pilotariak. Dena dela, Aitor ere belaunikoz jarri da platoan eta ezkontzeko eskatu dio Enarari, eraztuna oparituz. Bikoteak berak hala eskatuta, Gutar Buru Batzarrak hartu du gutar-ezkontza antolatzeko ardura.

Jai erraldoia eta jendetsua izango da, 100 lagunetik gora izango dira platoan gonbidatu: bikotearen senitartekoak, saioaren hirugarren edizioko gutarrak eta baita gutar ohiak ere. Gainera, Enarak hiru ohorezko dama izango ditu, saioan egin duen ibilbidean ezinbestekoak izan diren hiru gutar. Nortzuk izango dira?

Emaztegaiaren soinekoa sekretupean dago gordeta; hala ere, Iraia Oiartzabal diseinatzailearena dela aurrera dezakegu. Aitor bere trajea aukeratzen ere ikusiko dugu, Julen Maiz diseinatzailearen Donostiako Neu dendan.

Gutar-ezkontzan ez da ezer faltako. Gutarrek Orioko aterpetxean bikoteari prestatutako ezkonaurreko agur-afaria ere ikusiko dugu, besteak beste.

Orain 9 hilabete saioa hasi zenean ezagutu zuten elkar Aitor Ormazabalek eta Enara Suarezek. Euren arteko harremanaren lehen pausoak kamera atzean eman zituzten, baina, saioak aurrera egin ahala, euren erlazioa gutarzale guztien aurrera eraman dute.  Lehen gutar bikote ofizial bilakatu ziren eta, ostegunean, lehen gutar ezkonberriak izango dira.

'Gu ta Gutarrak' saioaren historiako lehen gutar-ezkontza, ostegunean, hilak 21, ospatuko da, 21:15ean, ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios