Borrar
Larunbat gauean ikusiko den sarioaren irudi bat.
Hesian, Enkore eta Vendetta 'Gaztea 25 urte' galan

Hesian, Enkore eta Vendetta 'Gaztea 25 urte' galan

Julen Telleriak aurkeztuko du larunbat gauean ETB1en emango den saioa, "musika, dantza, umorea eta sorpresa ugari" izango dituena

dv

Viernes, 27 de marzo 2015, 16:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaztearen 25.urteurrenaren inguruko ekitaldiak direla eta, larunbatean honetarako ospakizun garrantzitsua prestatu dute: Gaztearen 25 urteak gogoratuko dituen telebista gala berezia,ETB1ek, gaueko 22:00etatik aurrera eskainiko duela.

Julen Telleriak aurkeztuta, musika, dantza, umorea eta sorpresa ugari bilduko ditu 'Gaztea, 25 Urte' telebista gala bereziak. Besteak beste, Hesian, Enkore eta Vendetta taldeek parte hartuko dute, eta Vendettak, gainera, bere azken singlea aurkeztuko du, 'Ilunpean'.

Halaber, Gaztean jarri zen lehenengo kanta entzun eta ikusi ahal izango dute ikus-entzuleek oso modu berezian. Izan ere, Gazteako esatariek, Demode Quartet taldearekin batera, Hertzainak taldearen 'Aitormena' abestuko dute. Baina ez da hori Gazteako esatariek prestatu duten sorpresa bakarra. Mark Ronson eta Bruno Marsen 'Uptown funk' abestiaren doinuei jarraituz, dantzan ikusiko ditugu Julen Telleria, Joseina Etxeberria, Jon Gotzon, Ibon Fernandez, Joseba Sacristan, Amaia Artetxe, Ainhoa Urretabizkaia, Ainhoa Vitoria, Edurne Garmendia eta Maider Gorostegi bideoklip batean.

Gonbidatu ugari

Telebista galak gonbidatu asko izango ditu, besteak beste, Jakeline Barker Gazteako lehen ahotsa eta Klaudio Landa. Eurekin batera, Julian Iantzi eta Nakor Markez kolaboratzaileek parte hartuko dute. Gaur egungo Gazteako esatari guztiak ere bertan izango dira, eta Julen Telleriarekin saioaren atal desberdinak aurkeztuko dituzte.

Urte hauetan guztietan Gazteak egin dituen lehiaketak ere ekarriko dituzte gogora: bideoklipena, Lipdub edo Gaztea Dantzan, besteak beste. Hain zuzen ere, Gaztea Dantzan lehiaketan ikuslegoaren saria lortu zuen Bilboko Hop Familia dantza taldea zuzenean arituko da platoan.

Gazteak teknologietan eta sare sozialetan presentzia handia du, eta hauek ere tarte garrantzitsua izango dute saioan. WhatsApp, Twitter edo gaur egun gazteen artean horren modan dauden 'Yotuber' delako atalek presentzia izango dute larunbateko telebista galan.

Telebista galak ikus-entzuleen partaidetza izango du eta pantailan ikusgai izango dira #gaztea25 traolarekin egindako komentario guztiak. .

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios