Tere Irastortzaren poemak Poetika zikloaren hurrengo saioan

Tere Irastortza, iaz, oraingoz azkena duen liburuaren aurkezpenean./F. I.
Tere Irastortza, iaz, oraingoz azkena duen liburuaren aurkezpenean. / F. I.

Ostegun honetan bere poemak irakurriko ditu Irastortzak Donostiako KM Kulturunean, Felipe Juaristiren eta Ainhoa Garayar biolinistaren laguntzaz

Ostegun honetan Tere Irastortzak bere poemak irakurriko ditu Felipe Juraristiren laguntzaz, Musikeneko Ainhoa Garayar-ek, biolina joko duelarik, arratsaldeko 19:30etan Donostiako Koldo Mitxelenan.

Ekitaldia Poetika egitarauaren barruan kokatzen da. Horren baitan, hilean behin, errezitaldiak antolatzen dira KMko Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak bere olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan aditua den pertsonaren batek poeta horren aurkezpena egingo du, haren poesia lanari buruzko nondik norakoen azalpena eta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasle bat protagonista izango da ere, eta hainbat musika-pieza interpretatuko ditu.

Ostegun honetan, maiatzak 16, Poetika zikloaren barnean Tere Irastortza izango da bere poemak irakurtzen, Felipe Juaristiren laguntzaz eta Musikeneko Ainhoa Garayarrek biolina joko du. Ekitaldia euskaraz izango da, Koldo Mitxelenako Areto Nagusian 19:30etan.

Tere Irastortza (Zaldibia, 1961), ikasteaz filologoa, ibilbide luzeko idazlea da, eta poeta oroz gain. 1980an plazaratu zuen lehen liburua, Gabeziak. Obra poetiko oso oparoa osatu du harrezkero, olerkia, saiakera eta zutabegintza landuz batik bat. Beasaingo Andramendi ikastolako zuzendaria da, eta Bergarako Idazle Eskolako sortzaile, irakasle eta zuzendaria ere bai. Tere Irastortza Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakaria izan da. Bi aldiz irabazi du Euskadi Saria. Balea Zuria argitaletxe sortu berriko lantaldean kide da. 2014an kaleratu zuen bere poesía lanik berriena. Piztutako etxea (Erein).

Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957) kazetaritzako lizentziaduna eta euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, kazetaritza, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Bi aldiz irabazi du Euskadi Saria. Balea Zuria argitaletxe sortu berriko lantaldean kide da. 2014an kaleratu zuen bere poesía lanik berriena, Piztutako etxea (Erein).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos