Tenporak bideoklip berria plazaratu du, 'Berandu da' kantuarena

Tenporako taldekideak, 'Itzulika' diskoa aurkezten/Arizmendi
Tenporako taldekideak, 'Itzulika' diskoa aurkezten / Arizmendi

Tenpora taldeak bigarren diskoa plazaratu berri du, eta orain, gainera, bideoklip berria ere bai

Tenpora taldeak bigarren diskoa plazaratu berri du, eta orain, gainera, bideoklip berria ere bai. 'Berandu da' du izena 'Itzulika' Beñat Barandiaranen lanak (taldeko gitarra elektrikoa). Bigarren diskoa dute hau, egunkari honi egindako deklarazioetan argitu zuten modura, beren «bidaia partikularreko bigarren geltokia». Juantxo Zeberio Etxetxipia (pianoa, melodika, teklatuak), Elene Arandia (ahotsa), Beñat Barandiaran (gitarra elektrikoa), Itsaso Etxebeste (baxua) eta Hasier Oleagak (beteria) osatzen dute taldea.

Harkaitz Cano eta Karlos Linazasorok letren sorkuntzan lagundu dute hitzekin. Diskoko azken hiru kantek errefuxiatuei buruzko «trilogia» bat osatzen dute. 'Lesbos'-ek Harkaitz Canoren hitzak ditu eta 'Lampedusa'-k, Karlos Linazasororenak. Diskoa ixten duen 'Argiak itzali', berriz, instrumentala da. 'Berandu da' beste leku eta beste denbora batez hitz eginten duen kantua da.

Doinu aldetik, nori gustatuko zaio taldea? Tenporak musika estilo zehatzik ez du. Jazza oso presente dago diskoan, baina rock progresiboa, soul, fusioa eta elektronika ukitu batzuk ere badaude. «Ez nuke esango jazz disko bat denik, nahiz eta une batzuetan jazz kolorea guk deitu gabe hurbiltzen zaigun. Konposatzean ez diogu norabide bat markatzen gure jardunari. Kantaren alde bada, berdin zaigu estiloa edo etiketa», zien pianojoleak.

Urtarrilaren 12an Tolosako Topic aretoan arituko dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos