42 sortzaile gazte elkartuko dira Sastarrainen

Aurreneko edizioko parte-hartzaileak./XDZ
Aurreneko edizioko parte-hartzaileak. / XDZ

Hirugarren aldiz antolatu dute askoren artean Ahots Baten sormen egonaldia

Aurreko urteetan izandako harrera beroak bultzatuta, hirugarrenez antolatu du aurten Mintzola Ahozko Lantegiak, Ikastolen Elkartearekin, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin, Euskal Kantuzaleen Elkartearekin eta literaturgintzan ari diren zenbaitekin lankidetzan Ahots Baten sormen egonaldia.

Ekimenaren xedea da urtean zehar antzerkia, bertsolaritza, kantua edota literatura lantzen duten gazteei elkarrekin aritzeko gune bate eskaintzea Gabonetako oporrak baliatuz. Abenduaren 26tik 30era Zestoako Sastarrain baserri eskolan egingo den egonaldirako 15-21 urte bitarteko 42 gaztek eman dute izena; Sara, Gasteiz, Abadiño, Lasarte-Oria, Iruñea, Urruña, Zaldibia… jatorri ugariko sortzaileak bilduko dira hirugarren edizio honetan ere.

Gazteok antzerkiarekin, bertsolaritzarekin, kantuarekin eta literaturarekin esperimentatu eta ondo pasatzeko aukera izango dute, bidenabar euren arteko harreman sarea osatuz. Egun bakoitzean adierazpide bat landuko dute eta horretarako gaian aditu eta aritua den norbait joango zaie Sastarrainera: hala, antzerkia lantzeko Eneko Sagardoy 'Handia' filmeko aktorearen bisita izango dute; bertsolaritzaren egunean Miren Artetxe eta Unai Agirre bertsolariak izango dira beraiekin; kanturako Gose taldeko Ines Osinagarekin izango dira; eta literatura lantzeko 'Bihotz Handiegia' liburua kaleratu berri duen Eider Rodriguez idazlea joango zaie.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos