Sormenaren lurraldera bidaiatzeko gonbidapena

Spotaren irudia. / DURANGOKO AZOKA

Spota aurkeztu du Durangoko Azokak, abenduaren 6tik 10era sormenaren lurraldea izango dela gogoratuz

Abenduaren 6tik 10era, sormenaren lurraldea izango da Durango, 52. ediziora iritsi den Azoka ideia horren bueltan ari baita aurten euskal kulturaren topagune nagusia girotzen. Urratsik berriena spota da, 'Bidaiatu sormeneran lurraldera!' ideia zabaltzen duena.

"Sormenaren Lurraldea ez da ohiko lurralde bat. Ez da lur zati bat. Ez du mugarik, sormena iristen den lekuraino zabaltzen da", gogoratu dute, spot laburra zabaltzerakoan. Ez da, bestalde, lurralde berdina mundu guztiarentzat, norberak baitu bere 'sormenaren lurralde' partikularra.

Batzuentzat izango da mendia, beste batzuentzat etxeko bazter bat, itsasoa, taberna... Izan ere, "milaka norbanakoren inspirazio uneek osatzen dute Durangoko Azoka, eta guk kultur zale guztien sormenaren lurraldeak ezagutu nahi ditugu", diote. Eta "sormen uneak oinarri dituen iruditegi kolektiboa" otsatzeko, erronka abiatu dute Instagramen. #SormenarenlurraldeaDA eta #52DA traolez baliatuta, sare sozial hori sormen argazkiz betetzeko asmoz.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos