'Puntu koma', ultradefinizioko 4k teknologian euskaraz egingo den lehen seriea

Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo. /
Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo.

Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo donostiarrek aste honetan osatuko dute goi mailako errendimendu egoitza Tabakaleran

Next Station ikus-entzunezko plataformaren lehiaketa irabazi ondoren, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo, 1996an jaiotako donostiarrak biak, prest daude 4K teknologiarekin (ultradefinizioa, alegia) euskaraz egingo den lehenengo serie digitalaren errodatzeari hasiera emateko. 'Punto Koma' izango da teknologia hori baliatuta euskaraz egingo den aurreneko seriea. Sorzabalbere eta Rojok aste honetan osatuko dute goi mailako errendimendu egoitza Donostiako Tabakaleran.

Horra iristeko, esan bezala, Next Station plataformak deitutako lehiaketa irabazi dute. Sorzabalbere eta Rojo Zuzenbide eta Komunikazio gradu bikoitzeko eta Historiako ikasleak dira, hurrenez hurren, eta bietako batek ere ez du esperientziarik aurretik ikus-entzunezko medioetan. Horrek argi eta garbi erakusten du, ekimenaren sustatzaileek ohar baten bidez azaldu dute, «Next Station plataformak egiten duen formatu eta talentu berrien aldeko apustua». Plataformako kideak EIKEN (Euskadiko Ikus-entzunezkoen Clusterra), EITB eta Media Attack, Develop Hub eta J.O.K films ekoizpen etxeak dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Diputazioaren, Euskaltelen, Eusko Jaurlaritzaren eta Mondragon Unibertsitatearen laguntza dute.

2DEO laborategian

Aurretik, finalera heldu diren beste bi proiektuen arduradunekin batera, egoinaldia egin dute Mondragon Unibertsitateak Bilbon duen Bizkaiko Berrikuntza Faktoriako egoitzan. Han sortutako prestakuntza metodologia berezia erabili ahal izan dute Sorzabalberek eta Rojok, eta astelehen honetatik aurrera, lehiaketaren irabazle gisa, 2DEOren, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan sortu den euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko laborategi berrian beste egoitza intentsibo bat egingo dute. Bertan seriearen gidoiari azken ukituak emango dizkiote, gidoilari eta zuzendari profesionalen laguntzarekin, Joanes Urkixo eta Izaskun Arandia, besteak beste, eta baita Next Station-eko hiru bultzatzaileekin ere, Media Attack transmedia-agentziaren sortzailea den Diego Urruchi; Develop HUB komunitatearen sortzailea eta presidentea eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko berrikuntza masterraren koordinatzailea den Elbio A. Nielsen, eta Jokin Etcheverria, J.O.K films etxearen sortzailea.

'Puntu Koma'

Serieak 'Puntu Koma' du izenburua, eta zortzi minutuko sei kapitulu izango ditu. Aditu talde batek eta ikus-entzuleek sare sozialen bitartez eman dituzten botoen bidez aukeratutako proposamena ospitale bateko logelan dago girotuta. Bertan, koman dauden lau gaixoren senideak, bikote gor-mutua, bikote ijitoa, bi amek osatutako bikotea eta aurreiritziz betetako 65 urteko emakume tradizional bat elkarrekin bizitzera behartuta egongo dira, elkarren arteko harremanak onak ez diren arren, eta baita lankidetzan aritzera ere, gaixorik dauden beraien senideak eta senarra ezkutuan ezagutzen direla jakitean.

ETBko Gorka Garcíak eta Itziar Azpeitiak, eta Jokin Etcheverria, Diego Urruchi eta Elbio Nielsen Next Stationen sortzaileek osatutako epaimahaiak gidoiaren originaltasuna azpimarratu du, izan ere, «suspensea izateaz gain, gizarte mailako eztabaida zabaltzen baitu, eta lengoaia bikoitz hori da, hain zuzen ere, serieari indarra ematen diona». Horrez gain, gaiak gaur egungoak eta unibertsalak diren ardurei erantzuten die, eta beste hizkuntza eta merkatu batzuetara egokitzeko aukera eskaintzen du. Horrek asko errazten du salmenta eta nazioartera zabaltzea.

Izan ere, amaitutakoan EITBn eta Interneten eskainiko da, eskariaren araberako entretenimenduaren sektorean espezializatutako zenbait jaialditan aurkeztu aurretik. HBO, Netflix eta horrelakok osatzen dute sektorea.

.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos