Jai giroan murgildu da finala

Jai giroan murgildu da finala
Arizmendi

Jendea pozik dago bertsolariak egiten ari diren lanarekin. Txalo zaparradek hala islatzen dute

ELI BELAUNTZARANBarakaldo

Bertso txapelketaren finalaren goiza ederki doa. Giro ezin hobea sumatzen da BECeko areto erraldoian. Jendea pozik dago bertsolariak egiten ari diren lanarekin. Txalo zaparradek hala islatzen dute.

Gainera, jendea ondo pasatzeko gogoarekin etorri da. Leitzatik esaterako neska mutil koadrila etorri da. Junkal, Kristina, Aitziber, Lorea, Elena eta Lidia irribarretsu agertzen ziren bertso saioa hasi aurretik eta "eguna lagun artean pasatzeko asmoarekin" eta "bertso saioaz gozatzeko", kontatu dute eserlekuan jarri bitartean.

Donostiatik etorritako Leire Lopetegi ere lagunekin hurbildu da BECera. Lehenengoa aldia du finalean, baina faboritoa garbi du: "Maialenek jantziko du txapela", aurreikusten du. Ondoan duen Maddalen Lizaso lagunak ere hernaniarraren aldeko apustua egin du. Ikusi beharko da zer gertatzen den.

Oraindik asko falta da eta bertso asko entzun ahal izango dira txapelketako sari nagusia norentzat den jakiteko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos