Pirinioetako hizkuntzei buruzko erakusketa, azaroan Baionan

Antzerkiari emana da 'Erlea' aldizkariaren azken zenbakia. Artxiboko argazkia Bilbon egin zen aurkezpenari dagokio. / DV

Euskaltzaindiak eta Euskal Museoak sinatu duten hitzarmenean zehaztu diren lan ildoen artean dago ekimena

Baionako Euskal Museoak eta Euskaltzaindiak 2017. urterako lan ildoak zehazten dituen akordioa sinatu dute astelehen honetan, Baionan. Horrela, besteak beste, bi erakusketa eta Bernardo Atxagak zuzentzen duen 'Erlea' aldizkariaren aurkezpena antolatuko dituzte elkarlanean museoak eta Akademiak.

Jean-Claude Larronde Euskal Museoko lehendakariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dute dokumentu berria, Euskaltzaindiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Halaber, Rafael Zulaika museoaren zuzendaria eta Xarles Videgain euskaltzainburuorde eta Ipar Euskal Herriko ordezkaria ekitaldian izan dira.

Bi erakundeek urtea amaitu bitartean antolatuko dituzten jardueren artean bi erakusketa daude; bat igandean amaitu zen, eta bestea, 'Pirinioetako hizkuntzak' izenburukoa, azaroan egingo da. Gainera, Euskal Museoak eta Euskaltzaindiak 'Erlea' aldizkariaren aurkezpena antolatu dute.

"Garrantzitsua da urtero-urtero ematen dugun pauso hau, Euskal Museoak duen helburu nagusia gurea ere badelako, hots, euskal kulturaren garapena eta hedadura sostengatzea. Gainera, eta Yves Ugalde Baionako auzapezordeak aitortu duen moduan, akordio honek lagunduko du hirian gure hizkuntzaren presentzia areagotzen", esan du Andres Urrutia euskaltzainburuak, lan hitzarmena sinatu ostean.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos