Pirinioetako hizkuntza guztiek dute tokia Baionako Euskal Museoan

Erakusketaren irekiera ekitaldiaren astelehenean egin zen Baionako Euskal Museoan./EUSKALTZAINDIA
Erakusketaren irekiera ekitaldiaren astelehenean egin zen Baionako Euskal Museoan. / EUSKALTZAINDIA

Euskaltzaindiak katalanaren, okzitanieraren, aragoieraren eta euskararen ezaugarriak eta bilakaera erakusten dituen erakusketa zabala antolatu du

'Pirinioetako Hizkuntzak' erakusketa inauguratu du Euskaltzaindiak. Baionako Euskal Museoak hartuko du egitasmoa, eta abenduaren 17a arte hantxe izango da ikusgai. Egitasmo hau Euskaltzaindiak Baionako Herriko Etxearekin eta Euskal Museoarekin 2017rako adostutako ekimenen barnean kokatzen da, eta katalanaren, okzitanieraren, aragoieraren eta euskararen ezaugarriak eta bilakaera erakusten ditu, hainbat paneletan banatuta.

Euskaltzaindiak ohar baten bidez adierazi duenez, "Pirinioetako hizkuntzak, euskara izan ezik, latinetik datoz. Mendeetako prozesu hori dela eta, lurraldeari begira hurbil dauden baina elkarren artean bereizirik dauden hizkuntzak sortu dira. Literaturaren bidez, hizkuntza horiek aurrera egin dute, eta, aldi berean, aberastu eta beraien muga linguistikoetatik kanpo zabaldu dira, kalitate artistikoa ere irabazi dutela. Pirinioetako Hizkuntzak erakusketak haien ezaugarrietako batzuk eta haien historiaren adierazpen garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen ditu".

Horrela, bada, "hizkuntza horietako bakoitza erabiltzen duten herrietako bizitza sozialean daukan erabileraren lekukotasunak eskaintzen dira, hala administrazioan, zientzian, irakaskuntzan nola, jakina, literatur genero guztietan daukaten presentziaren adibideak emanez". Akademiak sustatutako erakusketa azaroaren 20tik abenduaren 17a arte egonen da zabalik (10:00-18:30), egunero, sarrera doan dela.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos