Borrar
Iazko dFERIA-ra joandako ikusleak Sara Santos
Pikazarri Studioren kartela aukeratu dute aurtengo Donostiako dFERIA jaialdia iragartzeko

Pikazarri Studioren kartela aukeratu dute aurtengo Donostiako dFERIA jaialdia iragartzeko

Arte eszenikoen azokako 2018ko edizioa 'tabu' delakoen ingurukoa izango da, hau da, gizartean ezkutatu egiten diren gai horiei buruzkoa

dv

Miércoles, 27 de diciembre 2017, 11:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostiako dFERIA arte eszenikoen azokak iragarri du 2018ko ediziorako kartela hautatzeko lehiaketaren irabazlea Donostiako Pikazarri Studioko 'Romper el tabú' lana izan dela. Egilea Jon Mikel Fernandez Pikazarri da, eta kartelaren zentzua modu honetan azaldu du "tabuari buruz hitz egiteko, tabua hautsi behar da".

dFERIAren gai nagusia tabua izango da 2018an, gizatalde batek debekatu edo gaitzesten dituen jokabideak edo ekintzak bezala ulertuta. Tabuek jatorri erlijioso, sozial edo kulturala izaten dute, eta ezin izan ohi da haietaz jendaurrean hitz egin.

Pikazarri Studioren kartela
Imagen secundaria 2 - Pikazarri Studioren kartela

Azokaren 2018ko edizioran antzerki eta dantzako 368 ikuskizunek eman dute izena, iaz baino %41 gehiago. Ikuskizunen jatorriari dagokionez, 45 Euskal Herrikoak dira, 273 Espainiakoak eta gainontzeko 50ak Frantzia, Argentina, Italia, Alemania eta Portugal moduko herrialdeetakoak. Aurkezturiko ikuskizun guztietatik, antolakuntzak 30 inguru aukeratuko ditu.

dFERIA azokak urtarrilaren hasieran jakinaraziko du 2018ko edizioaren programazioaren zati handiena. Datorren urteko edizioa martxoak 5etik 8ra bitartean izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios