Oteizaren unibertsoaren "berrirakurketa propioa" San Telmo museoan

Ikuskizunaren aurreko emanaldi bat. Jatorrizko lana antzokirako zen, baina kalerako egokitua izan da, eta horixe da San Telmon eskainiko den bertsioa./
Ikuskizunaren aurreko emanaldi bat. Jatorrizko lana antzokirako zen, baina kalerako egokitua izan da, eta horixe da San Telmon eskainiko den bertsioa.

'Esku harriak: Oteizaren (h)aria' ikuskizuna ostiralean aurkeztuko da klaustroan, 19:00etan. Sarrera librea da, lekuak bete arte

San Telmo museora ere iritsiko da Donostiako Euskal Jaien aurpegirik kulturalena. Ostiral honetantxe, irailak 1, MugMus Laborategiak 'Esku harriak: Oteizaren (h)aria' diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko du klaustroan, 19:00etan. Horrez gain, Juan Mari Beltranek 'Xuberoako xirula' hitzaldia eskainiko du, eta klaustroan Itzurun konpartsaren erraldoiak bisitatu ahal izango dira.

'Esku harriak: Oteizaren (h)aria' MugMus Laborategiaren lehen lana da. Ikuskizun honetan elkarlanean aritu dira bakarkako egitasmoetan zein beste taldeetan arituz ibilbide oparoa izan duten artistak. Hala, San Telmo Museoko emanaldian parte hartuko dute Jone Amezaga del Fragok (dantza), Josu Santamaria Fernandezek (dantza), Amets Arzallus Antiak (bertsolaria), Iñar Sastre Lopetegik (musika) eta Beñat Ralla Yustak (musika eta zuzendaritza artistikoa).

Jatorrizko bertsioa antzokietarako prentsatuta bazegoen ere, kalerako egokitzapen laburtu bat prestatu dute, 25-30 minutukoa, eta horixe da San Telmon eskainiko dutena. Sarrera librea da, lekuak bete arte.

Lan honek Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren "berrirakurketa propio" bat egiten du. Era honetan," artista oriotarraren unibertso zabal eta partikularra gogora ekarri eta berreraiki" nahi izan dute, artistak landu zituen hainbat kontzeptu eta elementuri keinu eginez, besteak beste, harrespila, hutsunea, espazioaren trataera mamitsu eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, Klarion laborategia bilduma, musika seriala eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Amairu, hitza, haurra...

MugMus Laborategiaren irakurketaren bidez "dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren, bertsolaritzaren, hotsen eta espazioaren "trataeraren harilkatze fin baten bitartez, ikus-entzulea murgildu egingo da Jorge Oteiza artista polifazetikoaren iruditerian".

Ikuskizuna ikusteko lekua gorde nahi duten bazkideek asteazkenean (abuztuak 30) eta ostegunean (abuztuak 31) museoko harreran jaso ahal izango dituzte gonbidapenak ohiko ordutegian: 10:00etatik 20:00etara. Bazkide bakoitzak 4 gonbidapen hartu ahal izango ditu, gehienez.

Gainerako ekitaldiei dagokienez, Juan Mari Beltranek Xuberoako xirulari buruzko hitzaldia igande honetan, irailak 3, eskainiko du, 12:00etan.

Hitzaldia euskaraz izango da, eta sarrera librea lekuak bete arte. Beltran musikaria da, eta Euskal Herriko Bestetik, irailaren 10era arte Donostiako Itzurun konpartsako erraldoiak museoko klaustroan egongo dira bisitariak gertutik ikusi ahal izan ditzan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos