‘Oihaneko Kuadrila’ filma euskarazko bertsioan iritsiko da zinema aretoetara

‘Oihaneko Kuadrila’ filma euskarazko bertsioan iritsiko da zinema aretoetara

Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programari esker, Donostiako Antiguo Berri zinema aretoetan ikusi ahalko da animazio pelikula

DV

Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programari esker, bihar, urtarrilak 12, 'Oihaneko Kuadrila' (Frantzia, 97') filma euskarazko bertsioan iritsiko da zinemetara. Bihartik aurrera, filma Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Gipuzkoako zinemetan ikusi ahal izango da, Donostiako Antiguo Berri zinema aretoetan zehazki.

Annecyko animazioko zinema-jaialdi entzutetsuan eta Sevillako jaialdiko Europa Junior sekzioan (3 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutakoa) aurkeztu zuten 'The Jungle Bunch. Oihaneko Kuadrila' lana. Filmak David Alaux-ek, Jean-François Tosti-k eta Éric Tosti-k sortutako, idatzitako eta zuzendutako 'The Jungle Bunch to the rescue (Les As de la jungle)' 3Dko animazioko seriea formatu zinematografikora egokitu du.

'Oihaneko kuadrila' filmak txikienei balio onak eta garrantzitsuak erakusten dizkie eta, horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: elkartasuna, adiskidetasuna eta taldearen indarra. Gainera, 'Indiana Jones', 'Misión: Imposible' eta 'Rocky' saga ezagunen erreferentzia zinematografiko dibertigarriak jasotzen ditu. Familia osoarentzako film honek oihanaren bihotzean bidegabekeriaren aurka borroka egiten duten animalien talde baten historia kontatzen du. Maurice tigre boteretsua dela uste duen pinguinoa da. Alboan izango ditu Junior semea, tigre-arraina, Miguel, gorila indartsu eta maitagarria, eta Batricia, iluntasunari beldur dion saguzarra.

Zinema Euskaraz programaren helburua kalitate zinematografiko ezaguna duten filmak herritarren esku euskaraz jartzea da. Horretarako, euskara erabiltzen da komunikazio kulturalerako tresna gisa, aisialdian euskararen normalizazioa bultzatuta..

2017an, programak 12 film bikoizteko eta sustatzeko laguntza eskaini du. Haietako asko dagoeneko estreinatuta daude, baina hurrengo hilabeteotan beste bi lan izango dira ikusgai: 'Early Man' eta 'Maya Erlea, Eztiaren Jolasak'.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos