Nomofobikak webserieak denboraldiko azken atala estreinatu du

Amaia Lizarralde eta Olatz Beobide, 'Nomofobikak' aurkezten/Usoz
Amaia Lizarralde eta Olatz Beobide, 'Nomofobikak' aurkezten / Usoz

Nomofobikak websailaren emisioa azaroak 2an hasi zen www.nomofobikak.eus webgunean. Seigarren atala, azkena, sarera igo dute orain

DVDonostia

Sei mila pertsonek ikusi dute han eta hemen Nomofobikak internete bidez zabaldu duten serie edo 'websaila', izen bereko Youtubeko kanalean edota taldearen Facebook orrialdean. Bi hilabetetan, euskal websail arrakastatsuen artean kokatu da.

Nomofobikak webseriea, izen bereko antzezlanetik jaiotako egitasmoa da. Azken bi urtetan, Euskal Herriko eszenatoki eta plazatan antzeztutako komedia da Nomofobikak. Landutako gaiaren gaurkotasuna eta hausnarketan baliatutako egoera umoretsuak erabakigarriak izan dira arrakastarako; hain zuzen, bultzada horri esker erabaki zen websaila bideratzea. Sei ataletan, umore dosi handiz eta zertzelada surrealistak tarteko, mugikorrekiko menpekotasuna duten bi emakumeen gertaerak kontatzen dituzte.

Menpekotasunari aurre egitea lortuko ahal dute? Erantzuna azken atal honetan egongo da ikusgai. Bertan, Olatz Beobide eta Amaia Lizarraldek antzeztutako Nomofobikaz gain, abeslari eta aktore Yogurinha Borova eta Ainara Ortega dituzue, baita Mikel Azpiroz musikaria, ikuslegoa harrituko duten roletan.

Gainera, azken atalean lehen denboraldiko aktore gehienak gonbidatu ditugu: Iñigo Aranburu, Ramon Agirre, Telmo Irureta, Asier Hernández, Dorleta Urretabizkaia, Asier Oruesagasti, Eriz Alberdi, Tessa Andonegi, Paco Sagarzazu, Pilar Guerra edota Klara Badiola izango dira gure neskekin batera, dagoeneko hain arrakastatsuak diren ileorde berdeekin.

Bide batez, azken atala eskerrak emateko nahi izan dute baliatu : "Lehenik, 1. denboraldiko, aktore, talde artistiko eta talde tekniko bikaina osatu duten 37 profesionalei. Bigarrenez, bidean promozio lanetan hain ederki bideratu gaituzuen hedabide guztiei eta, bereziki, atal pilotutik bidelagun izan dugun Berria, eta beraien euskarri digitalean sustatu gaituzten Domeinua.eus eta Argia hedabideei. Eta jakina, azken txanpan gure trenera igo eta bultzada ederra eman digun Euskara ingurune Digitalari".

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos