Musika egitasmo berri bat jaio da: Arkupehotsak

Proposamen kulturalaren aurkezpena
Proposamen kulturalaren aurkezpena

Kontzertuak irailaren 16an, urriaren 29an, azaroaren 17an, abenduaren 22an eta urtarrilaren 12an izango dira

DVDonostia

Arkupehotsak egitasmoa "musika sortzaile berriei plaza bat eta zerbait gehiago eskaintzeko asmoz" sortu dute 'Kulturaz' Azpeitiko Kultura Kooperatibatik. Uztailean jarri zuten abian proposamena, eta izena eman zuten 23 taldeetatik hamar hautatu dituzte finalista modura.

Kulturaz kooperatiba, Badok eta Musikazuzeneanen artean egin dute Arkupehotsaken lehen deialdian parte hartuko dutenen hautaketa lana. 10 talde ezberdin, leku anitzetakoak eta eskaintza interesgarriak dituztenak. Honakoak dira taldeak:

1. Hartz (Azkoitia)

2. Kvalvika (Eibar)

3. Mikel Uraken (Santutxu-Bilbo)

4. Zoo (Beskoitze)

5. Ni (Mungia)

6. Bullets of Misery (Gernika)

7. Falta (Hazparne)

8. Delient (Azpeitia)

9. Autumn (Donostia)

10. Nau (Donostia)

Musika estilo aldetik arlo asko beteko dituen zerrenda osatu nahi izan dute, pop, rock, rap, elektronika, metal gogorra eta folka errepresentatuz. "Ez da erraza izan aukeraketa egitea", horretan ados egon dira Musikazuzenean, Badok eta kooperatiba. Gazteen proposamenak, proposamen berritzaileak, musika adierazpen anitzak, parekidetasun irizpideak eta hizkuntza izan dituzte kontuan aukeraketarako, besteak beste.

Gainontzeko 13 taldeak azaroan zabalduko den bigarren deialdian sartuko dituzte eta aurkezten diren gainontzeko taldeen artean bigarren aukera bat izango dute. Kontzertu egunak honakoak izango dira: irailaren 16, urriaren 29, azaroaren 17, abenduaren 22 eta urtarrilaren 12a. Aurrenekoan, Hartz eta Mikel Uraken izango dira zuzenekoan.

Egitasmo honek eskaintzen duena kontzertua emateko aukera bera bada ere, kooperatibak aukeratutako taldeen artean honako laguntzak ere emango ditu:

- Talde bati disko bat grabatu eta 500 kopia argitaratuko dizkiogu (taldeak disko berria badu bideoklip bat bitarteko profesionalekin grabatzeko aukera izango du).

- Aukeratutako taldeek (gehienez 5 taldek) eszenatoki handian talde ezagun baten aurretik jotzeko aukera izango dute adostutako ordainsariarekin.

- Kulturaz kooperatibak aukeratutako talde edo bakarlari horien proposamenen hedapena egingo du euskarri desberdinetan (kartelak, elkarrizketak, sare sozialak, prentsa...).

Aurrenekoan, Hartz eta Mikel Uraken izango dira zuzenekoan.

Temas

Zabalik

Fotos

Vídeos