Secciones
Servicios
Destacamos
JUAN G. ANDRÉS
DONOSTIA.
Jueves, 4 de enero 2018, 07:13
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Willis Drummondek Donostiako Doka aretoa leporaino beteko du berriz ere. Gaurkoan, baina, emanaldi berezia izango da, Iparraldeko taldea aro berri bati ekiteko zorian baitago. Alde batetik, hamar urte dira 'Anthology' (2007) estrainako lana kaleratu zutenetik eta ibilbide guztia berrikusteko balio izango du sorpresaz betetako saioak. Bestetik, haien «laugarren mosketari» Joseba B. Lenoir gitarristari «agur eta beti arte errateko» ezohiko kontzertua antolatu dute Jurgi Ekizak (ahotsa eta gitarra), Xan Bidegainek (baxua) eta Felix Buffek (bateria).
Not Scientist taldeak irekiko du Donostiako emanaldia eta, ondoren, Joseba B. Lenoir Willis Drummondeko partaide gisa ikusteko azken aukera izango du publikoak -Gasteizen bihar joko dute eta Bilbon, larunbatean-. Gainera, lehen diskoan teklatuak jo zituen 'Pollux' eta Rafa Rodrigo gitarrista «historikoa» ere batuko zaizkie oholtzan. Kanta propioez gain -«batzuk aspaldidanik jo ez ditugunak»-, Neil Young-en bertsioak ere eskainiko dituzte prestatu duten bi orduko «errepertorio aberats eta ezberdinean». Sarrerak atzo agortu ziren.
Ekizak gogoratu duenez, 2014. urtean Neil Youngi onenaldia egitea proposatu zion Izar & Stars zikloak Joseba B. Lenoir beratarrari. Crazy Horsen trazako taldea behar zuenez, Willis Drummondengana jo zuen eta elkarlan hori medio bihurtu zen taldekide. Harrezkero, bere eskuhartzea ezinbestekoa izan da eta hamaika plaza egin dituzte elkarrekin han-hemenka, besteak beste, Parisko Olympia areto famatuan. «Orain Josebak erabaki du abentura uztea, lehen planoan ezarri nahi baititu beste proiektu batzuk, tartean berea. Taldekide bat joatea beti da tristea, gezurra litzateke kontrakoa erratea, baina ez dugu segundu batez taldearen segida dudan ipini. Ziklo bat ixten da, beste bat zabaldu dadila. Milaka proiektu ditugu buruan, baita gogoa eta indarra ere, beraz, aintzina. Ziur naiz Willis Drummond laster gurutzatuko dela Joseba B. Lenoirrekin eszenatoki batean», esan du hard rock, punk, hardcore eta bestelako erritmoak lantzen dituen taldeko kantariak.
«Hamar urtez gauza aunitz pasatu dira, eta ikasi dugu azkenean, musika talde batean, bizitzan bezala, gauzak aldakorrak direla, eta hori onartu behar dela, geroari ongi etorria emateko», gaineratu du Ekizak. Momentuz, ez du aurreratu nahi gitarrista berriren bat sartu behar ote duten Willis Drummond-en, nahiago baitute ziklo honen amaiera «behar den bezala» ospatu. «2018a indartsu dator eta gure proiektu berriak berehala iragarriko ditugu, baina oraingo fasea amaitu baino lehen ondoko fasea aipatzea ez zaigu biziki errespetagarria iruditzen orain gertatzen ari denaren egile eta artisau izan direnentzat», nabarmendu du.
Horien artean, Jon Iraundegi aipatu du abeslariak. Irungo argazkilaria Willis Drummonden bosgarren taldekide bihurtu da kasik. Azken bost urteotan haiekin mugitu da bere argazki kamerarekin une ahaztezinak harrapatzen eta horietako batzuekin osatu du 200 orrialdetako disko liburua. «Taldekidea baino, lagun intimoa bilakatu da Jon. Bere presentzia 'plus' bat da taldearen biziarentzat. Batzuetan buru belarri ibiltzen gara gauza onetaz ohartu eta gozatzeko denborarik gabe, eta pasatzen zaiguna hobeto estimatzeko aukera ematen digute bere argazkiek», azaldu du.
Banizu Nizukek plazaratutako disko libururako bi kanta berri grabatu dituzte, 'Ta gu munduan' eta '6ak ta laurden'. Analogikoan egin dute lan, 23 pistatan, eta esperientzia ona eta berria egin zaiela aitortu dute. 'Tabula rasa' (2016) izan zen beren azken diskoa eta hurrengorako badituzte «ideiak eta riffak» baina oraingoz ez dute «lantzeko denborarik izan», gauza berriak sortzeko «irrikan» dauden arren. Hori bai, artengo hasiera berri honetan jakin badakite zuzenekoak eskaintzen jarraitu behar dutela gaztetxe zein jaialdi handietan: «Bi bira iragarriko ditugu laster, bat kanpoan eta bestea Euskal Herrian, biak benetan bereziak».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.