Nazioarteko biran aurkeztuko du Joseba Gotzonek azken diskoa

Joseba Gotzon, diskoko azaleko argazkian./
Joseba Gotzon, diskoko azaleko argazkian.

Abeslari bizkaitarrak 'Desiraren kaia' lan berria kaleratu du, formatu digitalean

Joseba Gotzon kantautore bizkaitarrak 'Desiraren kaia' izeneko disko berria argitaratu du, formatu digitalean, eta Euskal Herritik, Espainiatik, Kubatik, Kataluniatik edota Argentinatik igaroko den nazioarteko biran aurkeztuko du zuzenean.

Musikariak berak jakinarazi duenez, lan berri pop rock estiloan kokatzen da eta gitarra elektrikoen moldaketak nabarmenak dira zortzi abestietan. Portugaleteko kantautoreak egin duen «diskorik komertzialenetariko bat da», melodia ezberdinak konposatzeari eutsiz.

Abestiek istorio erotiko-erromantikoak kontatzen dituzte, mundu imajinarioak, birtualak edo errealak sortuz, «eta norberari bere mundu erotikoa imajinatzera bultzatzen dizkiotenak». Horretarako, Joseba Gotzonek «erotiko-sexual kontzeptua gizartearekin nahasten du, norberak dituen istorio ezberdinak eguneroko bizitzan islatu ditzan».

Nazioarteko bira Bartzelonako Barnasants Jaialdian hasi zen eta Euskal Herrian lehenengo kontzertua Bilbon eskainiko du, apirilaren 27an, Poltsiko Musika zikloan. Hurrengo kontzertuak Mallorcan, Kuban, Mexikon, Katalunian, Argentinan edo Perun emango ditu.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos