Florence+The Machine, BBK Live jaialdiaren azken kartelburua

Florence Welch eta bere taldeko kideak 2015eko argazkian./AFP
Florence Welch eta bere taldeko kideak 2015eko argazkian. / AFP

Jaialdiaren egun bakoitzean zein artista izango diren ere jakinarazi dute antolatzaileek, eta bonuaren egungo prezioa (135 euro), martxoaren 6ra arte mantenduko dutela adierazi dute

Florence+The Machine talde ingelesa izango da Bilbao BBK Live jaialdiaren azken kartelburua. Iragarpenaren ostean, osatutzat jo daiteke 2018ko edizioko egitaraua. Jaialdia uztailaren 12tik 14ra ospatuko da, Kobetamendin, eta ostegun honetan iragarritakoarekin batera, Alt-J, The XX, The Chemichal Brothers, Gorillaz, Noel Gallagher's High Flying Birds deo David Bryne moduko talde eta artistak izango ditu.

Jaialdiaren egun bakoitzean zein artista izango diren ere jakinarazi du antolakuntzak, eta bonuaren egungo prezioa, hau da, 135 euro, martxoaren 6ra arte mantenduko duela. Martxoaren 7tik aurrera, bonuaren prezioa 155 euro gehi gastuak izango da. Eguneko sarrerak, aldiz, ostegun honetan jarriko dira salgai (60 euro gehi gastuak).

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, britainiar eszenan talde gutxik izan dute Florence Welch abeslariaren bandak bezalako "sarrera harrigarria". Prentsa "liluratuta" utzi zuen bere lehenengo diskoarekin eta 65 astetan egon zen Top 40 UK zerrendan.

Taldeak hurrengo bi diskoekin garatu duen errepertorioan "single argiak eta alderdi arty, zinematografiko, epiko eta barrokoagoak" garatzen dituzten abestiak daude, beti ere Welchen "ahots bikainaren babesean". Ingelesen laugarren lanaren iragarpena da denboraldi honetan gehien espero den albisteetako bat.

Florence+The Machine taldearekin batera, Bilbao BBK Live jaialdian izango dira Childish Gambino, Cigarettes After Sex, Friendly Fires, Hot Chip Megamix, Mount Kimbie, Gaz Coombes, Porches, Fat White Family, Sophie, Let's Eat Grandma, Meute, María Arnal i Marcel Bagés, Bad Gyal, Iseo & Dodosound, Neuman, Bejo, Gengahr; Nilüfer Yanya, Anteros, Morgan, Ed is Dead (live band), Joe La Reina, Las Odio, Rural Zombies, Nunatak, The Zephyr Bones, Greenclass, Lukiek eta Pet Fennec. Halaber, Dj Mato, Daniless, Dark DJ, DJ Göo!, Rock Nights, Hal9000, Innmir eta Edu Anmu ere Kobetamendin izango dira.

Egunez egun

Jaialdiaren egun bakoitzaren egitarauari dagokionez, ostegunean, uztailaren 12an, Florence + The Machine, Alt-J, Childish Gambino, Bomba Estéreo, Cigarettes After Sex, Mount Kimbie, Bad Gyal, Gaz Coombes, Iseo & Dodosound, Parquet Courts, Temples, Ed is Dead (live band), Let's Eat Grandma, Lukiek, María Arnal i Marcel Begés, Melenas, Morgan, Quentin Gas & Los Zíngaros, Rural Zombies, Edu Anmu eta Innmi ariko dira.

Ostiralean, uztailaren 13an, The XX, The Chemical Brothers, David Byrne, Friendly Fires, Fat White Family, Meute, Mexrrissey, Neuman, Porches, Sophie, Anteros, Borrokan, Carolina Durante, Cecilia Payne, Gengahr, Pet Fennec, Nunatak, Dark Dj, Hal9000 eta Rock Nights taldeen txanda izango da.

Azkenik, Gorillaz, Noel Gallagher's High Flying Birds, Benjamine Clementine, Fischerspooner, Hot Chip Megamix, James, Jungle, Ana Curra, Bejo, Cooper, Nilüfer Yanya, Triángulo de Amor Bizarro, Young Fathers, Aneguria, Greenclass, Joe La Reina, Las Odio, The Zephyr Bones, Yonaka, Daniless, Dj Mato eta Dj Göo larunbatean izango dira Kobetamendin, uztailaren 14an.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos