'Berriz uda'!, Go!azenekoen aurtengo diskoa

Denboraldi berriko protagonistak./ETB
Denboraldi berriko protagonistak. / ETB

Telesailaren denboraldi berriko diskoan 13 abesti bildu dituzte

Kalean da Go!azen telesailaren denboraldi berriko diskoa, 13 abesti dituen CD berria, 'Berriz uda!' izenekoa

'Go!azen 4.0' denboraldian pertsonaiek abesten dituzten kantak jaso dituzte disko berrian, horietako asko euskal talde edo bakarlarien bertsioak. Diskoan egongo dira 'Go!azen sinfonikoa', Iker Laurobaren 'Gure nahia', Huntzaren 'Aldapan gora', Laurobaren 'Gu', The Uski'sen 'Zelan', Hertzainaken 'Egunero', Gatiburen 'Aske maitte', Hesianen 'Zerotik', Alaitz eta Maiderren 'Ispilu aurrean', Urtzen 'Ez gaitu inork geldituko', Esne Beltzaren 'Sueños de color', Berri Txarraken 'Ikusi arte' eta Ken Zazpiren 'Bihotz'.

Elkar etxearen laguntzarekin osatu da diskoa eta musika-denda guztietan dago eskuragarri. Horrez gainera, Go!azen antzezlana egongo den antzoki guztietan ere jarriko dute salgai, gainerako produktuekin batera, eta Durangoko Azokan ere erosi ahal izango da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos